Glog berria sortzen.
Sortu Glog berri bat eta aldatu hondoa. Gorde aldaketak eta argitaratu.
Sakatu irudian Glog berriaren aurkezpena ikusteko.
Ireki aurreko ariketan egindako Glog eta gehitu testu bat. Aldatu testu horren propietateak: letra mota, tamaina, kolorea... gehitu esteka bat.
Testua
Gehitu bibliotekan baliabide batzuk. Igo itzazu zure ordenagailutik irudi batzuk eta interneteko irudi edo bideoren bat. Amaitzerakoan egiaztatu bibliotekan gehitu direla.
Aurkezpena ikusi.
Gehitu irudi eta bideo bat eta aldatu bere tamaina eta posizioa orrian.
Irudi eta bideoak gehitu.
Tamaina eta posizioa aldatu.

Hiru edo lauko taldeetan Glog bat egingo duzue baliabide guztiak erabiliz. Hona hemen dituzuen gaiak burutzeko:

1.- Interneteko arriskuak: gomendioak ongi erabiltzeko.

2.- Beste eskola batzuen Blog, Wiki edo Glog interesgarriak: bilatu eta sailkatu sarean dauden egindako lanak eta antolatu Glog batean.

3.- Sarean erabilagarri dauden baliabideak: interneten orri askok irudiak, gif bizidunak, letra motak... eskeintzen dituzte. Glog baten bidez sailkatu lagun guztiek eskuragarri izateko.

4.- Joko eta aplikazio didaktikoak: bilatu sarean eta sailkatu Glogen bidez.

Egin eta gero gelako ikaskideen aurrean aurkeztuko duzue.

Interneten, gero eta baliabide gehiago sortzen dira, Blogen edo Wikin informazioa azaltzeko: dokumentuak edo argazkiak gehitu, aurkezpenak sartu, komikiak egin...
Hurrengo orrian agertzen diren estekak erabiliz bakoitzari dagokion web orrira abiatuko zara. Bertan, normalean, erregistroa egin beharko duzu, baliabidea erabiltzen hasi baino lehen. Behin eginda, aurkezpena egiten hasiko zara, amaitzen duzunean kode bat lortuko duzu Blog edo Wikin gehitzeko.
     
 
 
     
 
 
     
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
     
 
Gaitasun digitala
 
     
   
     
 
Beste unitateak
 
     
   
     
  Gaitasun digitala aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra