Europako erliebea asko aldatzen du leku batetik bestera. Erliebean hurrengo ezaugarriak kontutan hartu beharko dituzu:
Penintsulak-uharteak-artxipielagoak
Europako mapa begiratzen baduzu, kostaldeko erliebe berezia ikusiko duzu. Lurralde zati batzuk, itsasoan sartzen dira eta urez inguraturik gelditzen dira ea leku guztietatik. Dakizunez lur zati horiek penintsulak dira, eta haien artean hauexek dira aipagarrienak: Eskandinavia, Jutlandia, Iberiar, Italia, Krimea, eta Balkandar penintsula.

Penintsula horien artean eta lurralde horiek inguratuz, Atlantiar ozeanoa, itsaso desberdinetan banatzen da: Baltiko itsasoa, Ipar itsasoa, Kantauri, Mediterraneoa, Tirreniarra, Adriatikoa, Joniar, Egeo, Itsaso Beltza…

Uharteak, ugari dira Europan, batzuk oso handiak gainera. Zenbaitetan taldetan elkartuta agertzen dira, artxipielagoak osatuz. Hor dituzu esate baterako, Britania Handia eta Irlandako uharte handiak beste zenbait uharte txikiagorekin batera artxipielago Britaniarra osatuz.

Islandia, Baleareetako Mallorca, Korsika, Sardinia, Sizilia, Kreta… ere Europako uharte handiak dira.
Mendikateak

Europako lurralde gehiena Uraletatik hasi eta Atlantiar ozeanoraino iristen den lautada handi bat da.

 
Mendikate garrantzitsuenak Eskandinaviar mendiak, Ural mendiak, Mazizo zentrala, Alpe mendiak, Pirinioak, Apenino mendiak, Karpato mendiak eta Kaukaso mendiak dira.

Orain bi ariketa egingo dituzu: lehenengoan Europako uharte eta penintsulak kokatuko dituzu mapan, bigarrenean, hurrengo orrian, itsasoak eta mendikateak. Egiteko, internet edo gela edo etxeko Atlasa erabili ahal dituzu.

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

Europa 4
 
 
     
 
 
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
     
 
Europa
 
     
   
     
   
     
   
     
  Europako aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra