Klima Kontinentala.
Neguak luzeak, hotzak eta euri gutxikoak izaten dira. Elurra egiten du eta denbora luzez iraun gainera. Udak klima ozeaniarrean baino beroagoak izaten dira eta neguan baino euri gehixeago egiten du.

Lurralde hauetan itsasoaren eragina txikiagoa da eta lakuak izoztu egin daitezke.

Landaretza, tenperatura eta prezipitazioen arabera sortzen da.
Mendiko Klima.
Mendiko klima duten lurraldeek izaten dituzte tenperatura eta eguraldi aldaketarik handienak. Neguak oso hotzak izaten dira, udaberri arte irauten duten elurrez zuriturik.

Euriak ugariak dira eta urte guztian bantuak. Udan euri horiek ekaitz bihurtzen dira. Mendi altuetan landaretza oso urria da, mendi tontorrak gorri ageri dira, landarerik gabe.
Klima Subartikoa.
Klima honen berezitasun nagusia, bere negu gogorrak izaten dira. Elurra ugari eta izotza nonahi. Ibai eta itsasoak jelaturik egoten dira negu eta udaberrian.

Landaretza oso urria da klima subartikoko lurraldeetan.
Bilatu interneten Europako klimen mapa bat eta erantsi zure koadernoan.Hartu kontutan guk emandako sailkapena nahiko orokorra dela. Interneten beste sailkapen batzuk aurkituko dituzu. Komentatu zuen artean aurkitutako mapa desberdinek adierazten dutena, eta konparatu guk egindako sailkapenarekin.

Azalera: Europa munduko bigarren kontinenterik txikiena da: 11.000.000 kmĀ², Ozeania baino apur bat txikiagoa.

Biztanleria: laugarrena da Asia eta Afrika eta AmerikarenĀ atzetik: 830.000 biztanle. Populazioa 49 estatutan banatzen da.

Klik egin ondoko botoian Europako estatuak eta haien hiriburuak ikasteko mapa interaktiboa erabiliz.
Estatuak eta hiruburuak
Binaka Europako estatu bati buruzko aurkezpena egingo duzue. Aukeratu estatua, informazioa bilatu eta aurkezpen bat egin zure gelako ikaskideei azaltzeko. Google Docs-en aurkezpen berria egin. Amaiturik dagoenean irakaslearekin konpartitu honek zuzentzeko. Zuzendurik dagoenean, zuen ikaskideen aurrean aurkeztuko duzue.
Ordenagailuan egiten hasi baino lehen, komeni da eskema bat egitea eskuz ezer ez ahazteko eta ideiak eta materiala (argazkiak, taulak, musika...) ongi antolatzeko. Zuei burutzen zaizuenaren gain, ezaugarri hauek agertu beharko dira:

Ezaugarri fisikoak: mendiak, ibaiak...
Ezaugarri politikoak: hiriburua, hiri garrantzitsuenak...
Ezaugarri kulturalak: ohiturak, erligioa, musika, kirolak...
Zuei interesgarriak iruditzen zaizkizuenak.
Europa 7
 
 
     
 
 
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
     
 
Europa
 
     
   
     
   
     
   
     
  Europako aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra