Ongi etorriak Problemen Uhartera. Hurrengo egunetan bidai zoragarri batean lagunduko zaituztet. Gure uhartean irla batzuk daude, guztiak berezi-bereziak. Matematika eta problemak asko gustatzen zaizkigu eta irla bakoitzean mota desberdinetako problemak gustatzen zaizkigu burutzea.
Irla batzuetatik pasatuko zarete bidai honetan. Bakoitzean zerbait ikasiko duzue problemak burutzeko, eta azkenengo irlara ailegatzen zaretenean gu bezain jakintsuak izango zarete.
Ez kezkatu batzuetan problemak burutzea kostatzen bazaizue, horregatik horrela deitzen diegu. Txikia nintzenean gure uharteko jakintsu zahar bati problema bat zer zen galdetu nion. Hauxe izan zen bere erantzuna: "egin behar duzuna, ez dakizunean zer egin. Horixe da problema bat". Egun horretatik aurrera niri gustatzen zaizkidan problemak, pentsatzen behartzen nautenak dira. Oso sinple edo errazak baldin badira, eta arin burutzen baditut, aspergarriak egiten zaizkit.
Irla bakoitzean gomendio batzuk emango dizkizuete, entzun ondo eta jarri praktikan. Nik hasteko, joko bat planteatuko dizuet. Otsoa, ardia eta aza.
Gure uhartean, asmakizun hau klasiko bat da, zaharrenetariko bat. Burutzeko lau talde osatuko dituzue gelan. |
|||
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak |
|||
Problemak |
|||
Beste unitateak
|
|||
Gida didaktikoak
|
|||
Problemak aurkibidea | |||
Aurkibide orokorra | |||