Marrazkiak egitea gustatzen zaigunez, jokoak ere egiten ditugu marrazkiekin. Hemen daukazue bat, ea gai zareten asmatzeko. Zenbat karratu dago marrazki honetan? Ez izan oso arina erantzuna ematen. Pentsatu eta aztertu ondo marrazkia.
Beno, suposatzen dut zuei ere asko gustatzen zaizuela marrazkiak egitea. Ba, problemak burutzeko oso garrantzitsua da egitea, batzuetan ere guztiz beharrezkoa. Jaitsi fitxa eta burutu bertan azaltzen diren problemak, ikusiko duzu zein lagungarri izan ahal den marrazki on bat egitea.
Eskuratu fitxa.
Beno espero dut marrazki edo eskema egitearen garrantzia ulertu duzuela, beraz, gogoratu hemendik aurrera beti egitea, ziur problema guztiak hobeto ulertu eta burutuko dituzuela. Orain bidaia jarraitu ahal duzue eta hurrengo irlara joan. Ez ahaztu irla bakoitzean ikasten duzuena, beste irletan planteatzen dizkizueten problemei erantzun ona emateko.
Aztertzaileen Hurrengo irlara abiatu ginen eta ailegatu bezain laster oso berezia zela konturatu ginen. Laborategiz beterik zegoen eta jende asko ikusten zen alde batetik bestera ikerketak egiten. Ez zegoen inor gure zain, horregatik gure ondotik pasatu zen zientzilari bati galdetu genion. Nire erantzuna eman nion zientzialariari eta zoriondu zidan asmatzeagatik. Gero honela esan zuen: Zuek ere problemak ondo egin nahi badituzue, ikertzaile onak izan behar zarete. Arreta handiz irakurri behar dituzue problemak, ongi ulertu arte. Datu guztiak aztertu, zeintzuk balio duten eta zeintzuk ez desberdintzeko. Galderak egin behar dizkiozue zuen buruei soluzioaren bidea prestatzeko, eta eragiketak ongi prestatu eta burutu. Ikertzaile onak zareten jakiteko joko bat planteatuko dizuet, hurrengo orrian aurkituko duzuena. |
|||
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak |
|||
Problemak |
|||
Beste unitateak
|
|||
Gida didaktikoak
|
|||
Problemak aurkibidea | |||
Aurkibide orokorra | |||