Ziur oso ondo egin duzuela. Zaila izan da ala erraz burutu duzue? Nola egin duzue? Zenbakiak hasi zarete jartzen, eta mugitzen jarraitu duzue lortu arte, ala irudia aztertu duzue hasi baino lehen? Amaitu eta gero ere aztertu borobila eta lerroak. Zerbait berezi ikusten duzue? Komentatu zuen artean.
Problema batzuk burutzeko, estrategia bat jarraitu beharko duzue, baina hori beste irla batean kontatuko dizuete. Guri gustatzen zaiguna ordena da eta horregatik problema batzuk ditugu zuentzat. Aurreko irlan komentatu dizueten pausoak jarraitzen badituzue informazioa ordenatzeko, ziur ez dituzuela arazorik izango ondo burutzeko. Dena den adibide bat emango dizuegu eginda zuek pauso berdinak jarraitzeko besteetan.
Orain fitxa eskuratu problema batzuk burutzeko.
Ziur nago, oso ondo burutu dituzuela problemak. Orain prest zaudete hurrengo irlara abiatzeko.
Marrazkilarien irla
Hurrengo irlara abiatu ginen. Ailegatu bezain laster, margolari batek agurtu gintuen eta honela hitzegin zigun. - Ongi etorriak margolarien irlara. Aurreko irletan marrazki edo eskema bat egiteko garrantzia azaldu dizuete. Irla honetan asko gustatzen zaigu marrazkiak egitea, egun osoa ematen dugu hori egiten. Hemen marrazkien erabilera askoz argiago ikusiko duzue, problema batzuetan ezinbestekoa da marrazkia argi izateko. Hasi baino lehen galderaren bat duzue? |
|||
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak |
|||
Problemak |
|||
Beste unitateak
|
|||
Gida didaktikoak
|
|||
Problemak aurkibidea | |||
Aurkibide orokorra | |||