- Ikusi duzuenez, problema batzuetan atzetik komeni zaigu hastea, askoz argiago aurkituko dugulako bidea erantzuna lortzeko. Badakizue problema bat burutzeko plan edo estrategia bat jarraitu behar dela. Aztertu orain arte ikusi dituzuen estrategiak eta aurrerantzean ikusiko dituzuenak eta aukeratu problema bakoitzarentzat komenigarriena dena. Horrela egitekotan hurrengo pausoak errazagoak izango dira.
Adibide bat jarriko dizuet buruz egiteko. Autobus bat jendez beterik doa, geltoki batean 10 pertsona jaisten dira, eta hurrengoan 6. Azkenengora ailegatzerakoan 12 pertsona gelditzen dira. Zenbat zihoazen hasieran?
- Asmatu duzue? Ez zen oso zaila ez da? Dena den, galdera batzuk utziko dizkizuet zuen artean komentatzeko.
- Azaldu jarraitu duzuen prozesua erantzuna emateko. - Baten batek kenketaren bat egin du burutzeko? - Normalean jendea jaisten bada autobusetik kenketarekin lotzen duzue. Zergatik kasu honetan ez duzue kenketarik egin? - Asmatu problema antzeko bat kenketaren bidez burutzeko. Zer aldatu da bi problemetan? Komentatu zuen artean eta zuen bidea jarraitu, nik ere nirea jarraituko dut. Ruga!odno asap. Azkenengo hitzekin zer esan nahi zuen aztertu eta gero, problema komentatzeari ekin genion, irlatik ibiltzen ginen bitartean. Bapatean, talde bat ikusi genuen eztabaidatzen... haiengana hurbildu ginen.
- Zer gertatzen zaizue? Zergatik zaudete eztabaidatzen? Galdetu zien Julenek. |
|||
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak |
|||
Problemak |
|||
Beste unitateak
|
|||
Gida didaktikoak
|
|||
Problemak aurkibidea | |||
Aurkibide orokorra | |||