Estrategien irla.
Hurrengo irlara abiatu ginen, hau ere berezia benetan. Etxeek laberinto bat ematen zuten, eta jendea alde batetik bestera zebilen bide desberdinak bilatzen laberinto horren barruan. Bueltaka zebilen emakume bat guregana hurbildu zen. - Egun on, zuen zain geunden. Problemaren erantzuna eman genion, baina orduan Mikelek neskari galdetu zion:
- Barkatu, baina nik ez dut oso ondo ulertzen zer den estrategia. - Erraza da, jarraitu behar diren pausoak edo burutu behar den plana zerbait lortzeko. Ziur aski askotan zuen jokoetan estrategia desberdinak erabiltzen dituzue. Futbiton edo saskibaloian jolasten duzuenean, jokalariak zelaian kokatzen dituzue bakoitzaren trebetasunaren araberan, edo desberdin planteatzen duzue partida kontrakoaren arabera. Adibide bat ikusiko duzue joko baten bidez. Joko honetan badago estrategia bat beti irabazteko. Jokatu binaka eta saiatu estrategia hori aurkitzen. |
|||
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak |
|||
Problemak |
|||
Beste unitateak
|
|||
Gida didaktikoak
|
|||
Problemak aurkibidea | |||
Aurkibide orokorra | |||