- Egia esan problema hau nahiko zaila zen hasiera batean, datu gutxi geneukan eta. Gainera beste gauza bat erabili behar zen oso garrantzitsua dena problemetan: logika. Dena den, problemak batzuetan horrelakoak izan behar dira, pentsaerazi behar digute, bueltaka ibili erantzuna aurkitzeko, lagunekin komentatu bakoitzak bere iritzia emateko. Hainbeste lan egin eta gero, erantzuna aurkitzen dugunean, benetan pozik sentitzen gara, eta beste batzuei planteatzeko gogoa sortzen zaigu.
Hau esan eta gero berriro arbeletan lan egiteari ekin zion, eta gu kalera atera ginen esandako azkenengo hitzetaz pentsatzen. Etxetik atera ginen, eta gorantza jo genuen aldapa luze batetik. Bapatean harrituta gelditu ginen, guregana neska bat zetorren atzeraka ibiltzen.
- Hemengo jendea guztiz arraroa da. Zer egingo du horrek atzeraka ibiltzen? Esan zuen Danik. - Ez dakit, baina galdetuko diogu. - Kaixo. Zergatik zabiltza atzeraka? - Oxiak. eteraz kuztron? - Zer esan duzu? Esan genuen denok batera. - Ah! Barkatu mesedez, nik dena alderantziz egiten dut, baina ulertzen ez badidazue saiatuko naiz ondo hitz egiten. - Dena alderantziz? Ziur problemak ez dituzula alderantziz egiten. - Ba, bai hori da nire estrategia problemak burutzeko. Problema askotan hobe da atzetik aurrera hastea. Adibide bat jarriko dizuet. Zientzilari batek esperimentu bat egin zuen. 2 sagu sartu zituen gela batean, hurrengo egunean begiratzera joan zenean 4 zeuden, hurrengo egunean 8, hurrengoan 16, hurrengoan 32, hori da, egunero sagu kopurua bikoiztu egiten zen. 10. egunean begiratzera joan zenean gela guztiz beterik zegoen. Hauxe da galdera: zein egunetan zegoen beterik erdiraino?
Pentsatu momentu batean, erantzuna eman eta zuen artean komentatu eta gero, ikusi nola burutu hurrengo orrian. Eskuratu fitxa
|
|||
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak |
|||
Problemak |
|||
Beste unitateak
|
|||
Gida didaktikoak
|
|||
Problemak aurkibidea | |||
Aurkibide orokorra | |||