El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

- Oso ondo egin duzue, asko ikasten ari zarete eta denbora aprobetxatuz.
- Zer egiten duzue irla honetan, eta zergatik lan egiten duzue taldeka? Galdetu zuen Asierrek.
- Hemen trikimailu desberdinak erabiltzen ditugu problemak burutzeko.
- Trikimailuak? Esango dizkiguzu batzuk? Esan zuen Mariak.
- Bai, nire taldean problema korapilatsu bat daukagunean, beste problema errazago bat erabiltzen dugu laguntzeko. Hona hemen adibide bat.

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

- Beno, oso ondo egin dugu. Orain kontatuko diguzu nola egiten duzue problema luze horiek txikitzeko?
- Bai, inportanteena, problemak eskatzen dituen galdera guztiak planteatzea da eta gero galdera txiki horiek erantzutea.
- Adibide bat jarriko diguzu?
- Bai, hurrengo orrian aurkituko duzue.
- Problema honetan beste trikimailu batzuk erabili ditugu, esan zuen Eguzkinek. Taula bat egin dugu datuak antolatzeko, eta datu horien arabera pauta edo patroi bat bilatu behar izan dugu.
- Bai, gogoratu ondo biak problema askotan lagungarriak izango direlako. Jarraitu orain aurrera trikimailu gehiago ezagutzeko.
Aurrera jarraitu ginen. Gertu zegoen beste mahai batean beste talde bat zegoen lanean, eta bertara hurbildu ginen zer egiten zuten nahaian.
- Kaixo, esan zuen Olatzek. Zer egiten duzue zuek problemak burutzeko?
- Guri askotan problema luzeak ematen dizkigute, eta guk problema horiek beste problema txikiagotan zatitzen ditugu errazagoak bihurtzeko.
- Problema luzeak, horiek bai zailak diren. Eta zenbat problema egiten duzue egunero?
- Begira, taldean 6 lankide gara. Bakoitzak 30 minutu behar ditu problema bat egiteko eta 4 ordu lan egiten dugu egunero.

     
 
 
     
 
 
     
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
     
 
Problemak
 
     
   
     
   
     
   
     
  Problemak aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra