Orain talde bakoitzean lortu dituzuen emaitzak aztertuko dituzue. Komentatu zuen artean:

Talde bakoitzean zenbatek egin duzue ondo?
Emaitza desberdinak egon badira, zergatik pentsatzen duzue izan dela?
Talderen batean abantaila zeukaten? Zergatik?

Erantzun desberdinak lortu dituzue?

Normalean 1. taldekoentzat zailagoa izaten da, eta azkenengo taldekoentzat errazagoa. Zergatik? Eskura duzuen tresnaren kopuruagatik. Lehenengo taldeak entzun besterik ez du egin. Bigarrenak nahi zuen aldiz irakurtzeko aukera zeukan, hirugarrenak marrazkien laguntza izan du, eta laugarrenak irudiena. Zer ikasi behar duzue? Zenbat eta informazio eta tresna gehiago eduki, errazagoa egingo zaizue problemak burutzea. Beraz guztiz beharrezkoa da problema bat burutzerakoan pauso batzuk jarraitzea:

  1. Behar duzun alditan irakurtzea ondo ulertu arte.
  2. Buruan bildu datuak eta problemak eskatzen dizunaren ideia argia hartu.
  3. Paperean datu guztiak bildu eta galdera idatzi.
  4. Marrazki edo eskema bat egin problema irudikatzeko.
  5. Behar diren eragiketak egin ordena eta garbitasuna mantenduz.
  6. Amaitu eta gero emaitza ziurtatu.
Beno, hau dena kontutan hartuta prest zaudete bidaia hasteko. Gogoratu ondo irakurtzea ezinbestekoa dela, beraz oso ondo irakurri, ez problemak bakarrik, baizik eta irla bakoitzean kontatzen dizuetena, noizean behin galderaren bat egingo dizuete eta.

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

Ordenaren irla
Irlara ailegatu ginenean neska gazte bat gure zain zegoen. Zer moduz bidaia? Galdetu zigun.
- Oso ondo, 8 ordutan egin dugu, itsasontzia astiro etorri da eta, 10 Km. besterik ez zuen egiten ordu bakoitzean.
- Horrela bada, badakit zein distantziatara dagoen etorri zarenetik irla. Badakizue zuek? Egin buruz, eta sakatu dagokion botoian.

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

Hemen asko gustatzen zaigu gauza guztiak ordenaturik izatea. Denbora luzea ematen dugu hori egiten, apalak eta tiraderak apaintzen, paperak eta dokumentuak ondo gordetzen... txikitatik ikasten dugu gure logela ordenaturik mantentzen. Hona etorri bazarete, ziur nago matematika eta jokoak gustatzen zaizkizuela. Guri ere, eta ordenarekin loturik dagoen joko bat daukat zuentzat. Egin, eta gero jarraituko dugu hitz egiten.

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

Irla guztietan informazioa lortzeko problemak planteatzea gustatzen zaigu. Hurrengo irletan ere horrelako galderak erantzun beharko dituzue informazioa lortzeko, eta gogoratu beti buruz egin beharko duzuela.
     
 
 
     
 
 
     
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
     
 
Problemak
 
     
   
     
   
     
   
     
  Problemak aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra