- Bide desberdin asko lortu duzue? Dibertigarria izan da era desberdinak bilatzea problema burutzeko? Gure taldean denbora pilo bat ematen dugu hori egiten, eta primeran pasatzen dugu.
- Taldea nahiko handia da, esan zuen Eguzkinek. Zenbat zarete? - Esango dizuet nola biltzen garen ea gai zareten asmatzeko. Astelehenetik larunbatera biltzen gara. Astelehenetik ostiralera taldearen kapitaina biltzen da beste 3 partaide desberdinekin. Larunbatetan guztiak batera biltzen gara. Zenbat partaide gara? Beno zuen bidea jarraitu baino lehen istorio bat kontatuko dizuet, benetakoa dena, eta oso ondo adierazten duena bide desberdinak erabiltzeko garrantzia. Eseri eta entzun:
Ernest Rutherford, 1908an izandako Kimikako Nobel saria pasadizo hau kontatzen Behin lagun batek deitu zidan, ikasle bati “zero” bat eman nahi ziolako Hauxe izan zen ikaslearen erantzuna: igo barometroarekin faroaren teilatura, lotu soka luze batean eta utzi erortzen lurrera ailegatu arte. Neurtu soka eta badakizu faroaren altuera. Erantzuna ez zen irakasleak espero zuena, baina guztiz ondo zegoen. Zer egin behar genuke, notarik altuena eman, nahiz eta espero genuen maila ez adierazi, ala nota txarra eman? Beste aukera bat ematea erabaki genuen, eta 6 minutu eman genion beste erantzun bat emateko, baina orain Fisikako ezagupenak erabiliz. |
|||
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak |
|||
Problemak |
|||
Beste unitateak
|
|||
Gida didaktikoak
|
|||
Problemak aurkibidea | |||
Aurkibide orokorra | |||