![]() |
|||
- Beno, irla honetan amaitu duzue. Trikimailu batzuk ikasi dituzue, eta guk oraindik ere gehiago daukagu, baina garrantzitsuena, zuek trikimailu berriak sortu eta asmatzea da. Beraz jarraitu beti ikasten eta lan egiten gogoz eta gaizki egiteko beldurrik gabe.
- Baina irla bat gelditzen zaigu oraindik bisitatzeko. Esan zuen Ibaik. - Bai, eta gainera oso irla berezia da. Bertara joan eta ikusiko duzue. - Agur esan genion eta azkenengo irlara abiatu ginen. Alferren irla.
Azkenengo irlaren izena ikusi genuenean harrituta gelditu ginen. Irlatik paseiatzen hasi ginen eta ikusten genuen jende guztia ezer egin gabe zegoen, hondartzan botata eguzkia hartzen, pilotaz jolasten, igeri egiten, baina inor ez lanean. Neska batengana hurbildu ginen, agurtu, eta denok buruan geneukan galdera Izaskunek egin zion.
- Kaixo, zuek ez duzue inolako lanik egiten? - Ez. Esan zuen neskak. - Ba oso arraroa da, beste irletan lan handia egiten zuten guztiek. - Hemen ere lan handia egiten da. - Bai? Eta nork egiten du? - Hemen bisitariek egiten dute lan, hori da zuek. - Eta zein da lan hori? - Oraintxe azalduko dizuet. 3 edo 4-ko taldeak egingo dituzue. Talde bakoitzean 2 ekintza egingo dituzue:
Talde bakoitzak, fitxa bat prestatuko du egindako problema eta asmakizunekin. Fitxa hori irakaslearekin partekatuko du, honek guztien ariketak biltzeko beste fitxa batean, gelan burutuko duzuena. ![]() Eskuratu fitxa
|
|||
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak |
|||
Problemak |
|||
Beste unitateak
|
|||
Gida didaktikoak
|
|||
Problemak aurkibidea | |||
Aurkibide orokorra | |||
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |