Asmakizunak eskolako web orrian edo gelako blogean eskegiko dituzue, eskolako guraso eta ikasleek egiteko. Eskegitzeko talde bakoitzak aurkezpen txiki bat egingo du Googlek horretarako daukan aplikazioa erabiliz. Aurkezpen horretan, asmakizunaren testua, ornatzeko irudiak edo, txikiagoentzat, laguntza baten aukera sartuko dituzue.
- Oso lan polita izan daiteke, nire osabak badaki horrelako asmakizun eta joko pilo bat, berari galdetuko diot. Esan zuen Txominek.
- Bai eta nik interneten orri batzuk ikusi ditut. Esan zuen Ivanek.
- Oso interesaturik ikusten zaituztet, eta horrek benetan pozten nau. Gure partez ez dago besterik, espero dut ongi pasatu duzuela gure uhartean eta asko ikasi duzuela. Beherago irakaslearekin partekatzeko fitxa utziko dizuet. Gogoz egin lana eta hurrengo arte.
- Mila esker zuei eta ongi izan. Esan genuen guztiok.
Eskuratu dokumentua.
Laburpena eta eskema
Beno, esan zuen irakasleak bueltako bidaian, uste dut asko ikasi duzuela bidaia honetan. Orain ideia guztiak ordenaturik eta argi izateko, bidaia aprobetxatuko dugu laburpena egiteko. Binaka, testu dokumentu bat edo aurkezpen bat erabiliz, eskema bat egingo duzue ikusitako estrategia eta metodo desberdinekin. Zuei ere beste metodo edo estrategia batzuk bururatzen bazaizkizue bertan azalduko dituzue. Amaitu eta gero besteen aurrean aurkeztu duzue.
Autoebaluazioa
Egin klik ondoko irudian fitxa eskuratzeko. Ondo irakurri galderak, eta ongi pentsatu erantzuna eman baino lehen. Amaitzen duzunean partekatu irakaslearekin.
Gehiago jakin nahi?
     
 
 
     
 
 
     
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
     
 
Problemak
 
     
   
     
   
     
   
     
  Problemak aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra