Bulegotik atera nintzenean ikaslea aurkitu nuen eta beste erantzunak azaltzeko eskatu nion. Beno beste bide batzuk daude, adibidez, hartu barometroa eguzkitsu egun batean, jarri zutik lurrean eta neurtu barometro eta bere itzalaren altuera, neurtu gero faroaren itzala eta proporzionaltasun formula erabiliz faroaren altuera lortuko duzu. Oso ongi, esan nion. Eta besteren bat? Bai, eta hau oso erraza da: neurtu barometroaren altuera, joan eskaileretatik igotzen eta klarionaz neurri berdineko marrak egiten orman, goraino ailegatzen zarenean kontatu egin dituzun markak eta biderketa egin. (Jarraian ikasleak beste erantzun pare bat eman zion irakasleari, Fisikan oinarrituta, nahiko konplikatuak direnak zuek oraindik ulertzeko), eta azkenik esan zion: beharbada hauxe da errazena, farora joan eta atean jo. Farozaina ateratzen denean esaiozu: kaixo, beitu zein barometro polita daukadan, faroaren altuera esaten badidazu, oparituko dizut. Momentu honetan ea irakasleak espero zuen erantzuna zekien galdetu nion, eta berak esan zuen: bai noski, neurtu presioa lurrean eta teilatuan. Presio horien aldearekin altuera kalkulatu ahal dugu. Eta zergatik ez duzu erantzun hori eman hasieratik? Nire irakasleek pentsatzen irakatsi zidatelako, izan zen bere erantzuna. - Oso istorio polita izan da, asko gustatu zait. Esan zuen Endikak.
- Ba kontuan hartu aurrerantzean. Pentsatzea da inportanteena problemak burutzeko. Bueltaka ibiltzen bazara problema batekin, nahiz eta erantzuna ez lortu edo txarto egin, lan garrantzitsua egingo duzu saiatzen. Beno, bidea jarraitu behar duzue eta hurrengo irlara joan, guk bitartean beste problema bati ekingo diogu, gero jarraitu ditugun bide desberdinak gure artean eztabaidatzeko. Bidean lan egiteko problema batzuk eta testuari buruzko galdera batzuk utziko dizkizuet, irla honetan ikasitakoa praktikatzeko. Agur esan genion, eta portura abiatu ginen entzundako istorioa gure artean komentatzen. Eskuratu problemen
fitxa Trikimailuen
irla Eskuratu testuari buruzko galderak irakaslearekin partekatzeko
Hurrengo irlarako bidean, emandako lanak gustora egin genituen, nahiz eta Unaik, beti bezala, kexaka ibili lan gehiegi zela pentsatzen zuelako. Irlara heltzean jende mordo bat ikusi genuen lanean taldeetan banaturik. Talde batetara hurbildu ginen hitz egiteko.
- Kaixo, zein irla polita duzuen! Esan zuen Batirtzek. - Bai, ikusten duzuenez bi irla txiki dira zubi baten bidez loturik. - Oso dotorea da zubia. Zenbat metro dauka? Galdetu zuen Maitanek. - Nik egunero lau alditan gurutzatzen dut. Bi aldiz beste irlara joateko, eta noski, beste bi hona bueltatzeko. 2 metro egiten ditut segundu batean, eta guztira 2 minutu behar ditut 4 bidaiak egiteko. Datu hauekin zubiaren luzera asmatuko duzue? - Gero eta korapilatsuak dira buruz egiteko problemak, baina saiatuko gara. Esan zuen Juliak. |
|||
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak |
|||
Problemak |
|||
Beste unitateak
|
|||
Gida didaktikoak
|
|||
Problemak aurkibidea | |||
Aurkibide orokorra | |||