- Zer moduz egin duzue? Irabazi ala galdu duzue? Irabazteko estrategia aurkitu duzue? Komentatu zuen artean zein den aurkitu duzuen estrategia eta baten batek ulertzen ez badu, saiatu azaltzen.
Beno, ni presaka nabil, amaitu eta gero egin txango bat irlatik, hemen bakoitzak bere estrategia erabiltzen du problemak burutzeko, hitz egin jendearekin eta bakoitzak bere estrategia azalduko dizue. Erabili genuen estrategia gure artean komentatu eta gero, irlatik ibiltzen hasi ginen. Jende guztia lanpeturik zebilen alde batetik bestera, baina etxe batetik pasatzean harrituta gelditu ginen. Etxea arbelaz beterik zegoen, eta gazte bat bertan zegoen etxeen arteko bideak marrazten gelditu gabe. Barrura sartu ginen, eta zertan zebilen galdetu genion.
- Nik gehien erabiltzen dudan estrategia frogak egitea da, horregatik egun osoa ematen dut bide desberdinak frogatzen arbeletan. - Klarion mordo bat gastatuko duzu egunero. Esan zion Aidak. - Bai, orduero kutxa erdia gastatzen dut, eta kutxa bakoitzean 12 klariona daude. - Eta zenbat ordu lan egiten duzu egunero? - 8 ordu. - Orduan, badakit zenbat klarion gastatzen duzun egunero. Esan zuen Ikerrek. Zuk ere badakizu? Sakatu dagokion botoian. - Eta erraza da frogak egiten problemak burutzea? Galdetu zuen Batirtzek.
- Bai, erraza baina patzientzia pixka bat behar da aukera guztiak aztertzeko. Gainera, batzuetan eginezinak ematen duten problemak ere burutu egin ahal dira. Adibide bat jarriko dizuet: Gizon bat etxe batetara ailegatzen da, deitu, eta ateratzen den emakumeari zera galdetzen dio:
- Zenbat seme-alaba daukazu? - 3 alaba. Erantzuten dio emakumeak. - Zein adinetakoak? - Hiruren adinak biderkatzen badituzu 36 lortuko duzu, eta batzen badituzu etxe honen atariaren zenbakia lortuko duzu. - Gizona pentsatzen gelditzen da une batean eta esaten dio: - Datu bat falta zait jakiteko. - Ah! Egia da. Nagusienak pianoa jotzen du. - Orain badakit zeintzuk diren adinak. - Ez da posiblea hori asmatzea, datu gutxi daukagu eta. Esan zuen Xabik.
- Horregatik, datu gutxi dagoelako, komeni da frogak egitea, eta kontuz, nahiz eta ezetz pentsatu etxearen zenbakia eta pianoa jotzearena datu baliogarriak dira. Hartu koadernoa eta arkatza, eta hasi frogak egiten. Zaila ikusten baduzue, hurrengo orrian laguntza izango duzue bideratzeko. |
|||
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak |
|||
Problemak |
|||
Beste unitateak
|
|||
Gida didaktikoak
|
|||
Problemak aurkibidea | |||
Aurkibide orokorra | |||