Gaur nire gelan oso urduri gaude. Ostiralean eskolako jaialdia egingo dugu, eta aurten nire gelakoei tokatzen zaigu aurkezleak izatea. Neska bat eta mutil bat aukeratu behar ditugu antzezlana egiteko, eta denok izan nahi dugu. Anderrek oso zorte handia dauka zozketak egiten ditugunean, eta nik uste dut berari tokatuko zaiola, nahiz eta berak ezetz esan.
Gure irakaslea, Idoiak, gelan sartu da eta zozketa egiteko prest dago.

- Egun on. Oso urduri ikusten zaituztet gaur.
- Bai, zozketaren zain gaude. Nola egingo dugu?
- Ba, hori izango da gaur zuen lehenengo lana. Hiruko taldeak egingo dituzue eta talde bakoitzak zozketa egiteko metodoren bat proposatuko du, gero denon artean bat aukeratuko dugu.

- Guk proposatuko dugu?
- Bai, hori da. Minutu batzuk izango dituzue zuen metodoak prestatzeko. Hartu kontuan neska bat eta mutil bat aukeratu behar dituzuela, eta metodoa justua izan behar dela. talde bakoitzak, bere metodoa azalduko du koadernoan beharko den materiala azalduz. Beharrezkoa bada ere marrazki baten bidez lagunduko zarete.
(Berdin egingo duzue zuek zuen gelan ideia gehiago ateratzeko?)
Metodoak prestatzen hasi ginen, nire taldean 2 neska eta mutil bat geunden, eta nork zeukan posibilitate gehiago eztabaidatzen hasi ginen.
- Gelan 12 mutil eta 14 neska gara. Nire ustez, nik zuk baino aukera handiagoa daukat, esan zion Koldok Aneri.
- Ba nik ezetz uste dut. Nire ustez nik zuk baino posibilitate gehiago dut. Erantzun zion Anek. Gainera, nik zuk baino zorte gehiago daukat.
- Hori berdin da, hemen ez dago zorterik. Mutil guztiek posibilitate berdina daukagu, eta neska guztiek ere bai. Baina nire ustez mutilek zuek baino gehiago daukagu.
- Ni arrazoia nork zuen gelditu nintzen pentsatzen. Lagunduko diguzue zuek?. Zuen ustez nork dauka aukera gehiago? Komentatu zuen artean eta azaldu zergatia.
Amaitu genuenean metodoa aukeratu genuen eta zozketa egin. Anderri tokatu zitzaion, eta nik esan nuen:
- Zein zorte daukan Anderrek, berari tokatzen zaio beti.
- Baina mutil guztiek zeneukaten probabilitate bera. Esan zuen Idoiak. Gainera probabilitatea matematikaren arlo oso interesgarria da, hurrengo egunetan asko ikasiko dugu horri buruz.
Desberdindu behar duzuen lehenengo gauza, zer gertaerak diren ausazkoak eta zeintzuk ez izango da. Hori da, zeintzuk diren zori hutsa eta zeintzuk dauden beste faktore edo elementuen menpe. Gero gertaera horiek emateko probabilitateak ausnartuko ditugu kasu bakoitzean.
Adibide batzuk jarriko dizkizuet, gelan eztabaidatzeko zeintzuk diren ausazkoak eta zeintzuk ez.
Hona hemen zerrenda:
     
 
 
     
 
 
     
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
     
 
Probabilitatea
 
     
   
     
 
Beste unitateak
 
     
   
     
  Probabilitatea aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra