Ikusi duzuenez, aukeraren arabera posibilitate desberdinak eman daitezke. Aurreko jokoan zenbaki bakoitza posibilitate desberdinak zituen ateratzeko. Era berean, aukera batzuk beti ematen dira, beste batzuk batzuetan, eta beste batzuk inoiz ez dira emango. Hurrengo egoeretan, eztabaidatu zein aukera den ziurra, zein posiblea, eta zein ezinezkoa.
2 dadu bota eta ateratzen diren bi zenbakien kenketa egitea.
- Kenketa 6 izatea.
- kenketa 1 izatea. - Kenketa 0 izatea. - Kenketa 0 eta 5 arteko zenbaki bat izatea. Partxiseko partida batean.
- 4 aldiz jarraian 6 ateratzea.
- 20 kontatzea. - 3 fixa leku berean egotea. - Zuk irabaztea. - Baten batek galtzea. Karteko eskoba partida batean.
- 15 batzea karta batekin.
- 15 lortzea behin gutxienez. - Eskoba bat egitea. - Amaitzerakoan zazpiko 5 edukitzea zure karta piloan. - Bi jokalari berdindurik amaitzea. - Bi pertsona gutxienez jolastea. Urtebetetzeak
- Nire gelan egun berean 2 ikasle betetzea (23 ikasle gara).
- Eskolan 2 ikasle egun berean betetzea (370 ikasle gara). - Eskolan ikasle bat gutxienez otsailaren 30ean betetzea. |
|||
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak |
|||
Probabilitatea |
|||
Beste unitateak
|
|||
Gida didaktikoak
|
|||
Probabilitatea aurkibidea | |||
Aurkibide orokorra | |||