- Saskibaloi partida batean hiruko bat lortzea.
- Txanpon bat botatzea eta aurpegia ala gurutzea ateratzea.
- Bihar euria egitea.
- Azterketan oso ongi ateratzea.
- Loterian asmatzea.
- Kinieletan partidu baten emaitza asmatzea.
- Daduak botatzean 6 ateratzea.
- Lagun batek pentsatutako zenbaki bat asmatzea.
- Problema bat ondo egitea.
- Lagunak aurkitzea eskolara joaten naizenean.

Egin arbelean bi zutabe, eta idatzi zuek esandako ausazko eta ausazkoak ez diren gertaerak .

Probabilitatea ikasten denean, ezinbestekoa da, egoera bakoitzean dauden aukerak eta zein frekuentziarekin ematen diren aztertzea. Binaka jarrita fitxa eskuratuko duzue ariketak eta taulak betetzeko. Amaitu eta gero irakaslearekin partekatu.
Eskuratu fitxa

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

Probabilitatea pentsatzen dugun baino leku gehiagotan aurkitu eta susmatu ahal dugu. Donostiako kutxagunean egon zara? Horrela bada, beharbada esperimentu honen aurretik pasatu zara zer adierazten duen ondo jakin gabe. Aztertu orain eta komentatu zuen artean.
Azaldu bideoan ikusten duzuna.
Zuen ustez zertarako dago jarrita eraztuna hor barruan?
Zergatik dago karratuaren erdian?
Zuen ustez eraztuna mugitzen badugu eta albo batean jarri erdira bueltatuko da?
Zer egin beharko genuke erdian ez egoteko?

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

Jolastu zure lagunarekin behin baino gehiagotan. Lasterketa bakoitzean kotxea aldatu ahal duzue. Amaitu eta gero eskuratu fitxa, bete eta gero irakaslearekin partekatzeko.
Eskuratu fitxa
     
 
 
     
 
 
     
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
     
 
Probabilitatea
 
     
   
     
 
Beste unitateak
 
     
   
     
  Probabilitatea aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra