2.- Atlantiar ozeanoan itsasoratzen direnak

Ibai ugari aipa ditzakegu talde honetan: mendebaldeko Dvina, Vistula, Oder, Elbe, Rhin, Sena, Loira, Garona, Thames, Duero, Tajo

Ibai hauetako gehientsuenek Europako lautadak zeharkatzen dituzte eta beren ur-emaria nahiko erregularra da. Aldapa gutxi eta ur nahiko dutelako, asko nabigagarriak dira.

3.- Mediterraneoan itsasoratzen direnak

Beren urak Mediterraneora isurtzen dituzten ibaien artean garrantzitsuenak Ebro, Rodano eta Po dira.

Ibai hauek ez dira oso luzeak, eta gainera orain arte aipatutakoak baino lurralde askoz menditsuagoak zeharkatzen dituzte. Jaiotzen diren tokiko mendilerroak altuagoak dira eta itsasoratzen diren kostara egin beharreko ibilbidea ez da lautadetan bezain luzea.

Ur emari aldaketa handiak izaten dituzte, eta sarritan, uholdeak sorrarazten dituzte gainera.

4.- Itsaso Beltzean edo Kaspiarrean itsasoratzen direnak

Ibai hauek, Europako luzeenetakoak dira eta lautadak zeharkatzen dituztenez, aldapa gutxikoak eta nabigagarriak dira.

Itsaso Beltzera jaisten diren ibaien artean, Danubio, Dniester, Dnieper eta Don dauzkagu.

Kaspiar itsasora jaisten direnen artean berriz, garrantzitsuenak Volga eta Ural dira.

Beheko loturan klik eginez Europako ibaien mapa eskuratuko duzu. Idatzi bertan isurialde eta ibaien izenak eta itsasi zure koadernoan.
Eskuratu fitxa
Europak, bere latitudeagatik, klima atsegina eta tenperatura epelak ditu bere lurralde gehienetan. Europa osoa itsaso eta ozeanoetara oso zabalik dagoenez, leku askotan hauen eraginak klima hezea bihurtzen du. Mediterraneo inguruko klima berezia da eta kontinentearen barnealdera murgiltzen garen neurrian, klima ere aldatuz joango zaigu.
Klima Ozeaniarra
Ozeano Atlantikoa kostalde osoan zabaltzen da. Portugaletik hasi eta Norvegiako mendietaraino luzatzen da.

Tenperaturak, urtean zehar epelak izaten dira, eta prezipitazioak maiz eta lau urtarotan ondo banatuak izan ohi dira.

Klima hau nekazarietarako eta abeltzaintzarako nahiko egokia da.

Paisaia berdea izaten da, belardi, zuhaixka, zuhaitz, larre eta baso ugarirekin.
Klima Mediterranearra
Udak beroak eta lehorrak izaten dira, eguzki orduak ugariak eta euri egunak urriak. Neguak berriz, epelak dira eta tarteka euria egiten du.

Udan euria gutxitan egiten badu ere, egiten duenean sarritan uholdeak sortzen ditu.
Europa 6
 
 
     
 
 
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
     
 
Europa
 
     
   
     
   
     
   
     
  Europako aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra