Europako hiriburuak, ibaiak eta mendiak birpasatuko dituzu, ariketa bat egiten. Horretarako, sakatu ondoko irudian eta agertzen den aplikazioan "hiriburuen ariketa" aukeratu. Hirurak egingo dituzu jarraian. Zaila egiten bazaizu, fitxetan kontsulta dezakezu baina ariketaren leihoa itxi gabe, bestela berriro hasi beharko duzu. Amaitzean zure emaitzak agertuko dira orri batean, inprimatu eta eman irakasleari.
Europari buruzko gauza gehiago jakiteko, internetera joko duzue informazio honen bila.
Estatuen izenak ikusten, askotan atera da errepublika hitza. Zer da errepublika bat?
Zein da Espainan dagoen sistema-politikoa? Zeintzuk dira estaturik txikiena eta handiena Europan? Zein urtetan ezarri zen euroa? Estatu guztietan ezarrita dago euroa? Nor da gaur egun Europar Batasunaren lehendakaria? Zeintzuk dira punturik altuena eta baxuena Europan? europa 9
Egin klik ondoko irudian autoebaluazioa egiteko. Pentsatu ondo erantzunak eman baino lehen, eta beterik dagoenean inprimatu. Horretarako klik egin eskuineko botoiaz eta "imprimir" aukeratu.
Ikasgaiaren laburpena egingo duzu eskema baten bidez. Horretarako jarraitu hurrengo pausoak:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Europako_geografia
http://www.hiru.com/geografia/europa-medio-fisico http://www.xtec.net/~ealonso/flash/mapasflasheus.htm (Europako mapa interaktibo batzuk). http://www2.elkarrekin.org/elk/Santillana/geografia_e_historia/geoehistoria1eso/relieve_europa/eu_recursos.html http://eu.wikipedia.org/wiki/Europar_Batasuna |
|||
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak |
|||
Europa |
|||
Beste unitateak
|
|||
Gida didaktikoak
|
|||
Europako aurkibidea | |||
Aurkibide orokorra | |||