Irakurri arretaz hurrengo testua eta erantzun galderak.
Europar BatasunaEuropar Batasuna (EB) Europako 27 estatuek osatzen duten nazioz gaindiko erakundea da. 1994ko azaroaren 1ean Maastrichteko Itunarekin sortu zen. 1950ko hamarkadan sortu zen Europako Ekonomia Erkidegoaren ordezkaria da EB. 3976.372 km²-tan hedatzen da, eta 459.500.000 biztanle ditu (115.6 bizt./km²; 2005).
Brusela da Europar Batasuneko erakundeen egoitza nagusia, bertan daude Kontseiluaren, Komisioaren eta Legebiltzarreko egoitza administratiboak. Parlamentuari dagokionez, Estrasburgo da hiriburu ofiziala (bertan egiten dira osoko bilkurak), Brusela hiriburu exekutiboa eta Estrasburgo hiriburu administratiboa. Europako Justizia Auzitegiaren egoitza Luxenburgon dago. Hala ere, Londres da hiririk handiena. Gaur egun Europar Batasuna bost instituziok gobernatzen dute. Europar Batasuna eratu duten hitzarmenetan ondoko hurrenkeran sortu ziren: Europar Parlamentua, Europar Batasuneko Kontseilua, Europar Komisioa, Europako Justizia Epaitegia eta Europako Auditoreen Epaitegia. Europar Komisioa EBren botere exekutiboa da, eta lege-ekimenak zein Batasuneko eguneroko jarduna ditu bere gain. Kontseiluan ez bezala, non herrikideen ordezkariek norberaren interesen alde egin behar baituten, Komisioan Batasun osoaren interesak dira defenditzekoak. Halaber, europar integrazioaren bultzatzailea ere bada Komisioa. Orain 27 komisariok osatzen dute, herrikide banakoak, nork bere ardura politiko desberdina duela. Komisioburua, gaur egun Durao Barroso, eta gainerako komisarioak Kontseiluak aukeratzen ditu, parlamentuak berretsita. Europar Batasunaren osatze egutegia.
Galderak erantzuteko abiatu aplikazioa ondoko irudian klik eginez. Galdera guztiak erantzun eta gero, egin klik eskuineko botoiaz fitxaren edozein puntutan, eta agertzen den menuan "imprimir" aukeratu.
Erantzun galderak
Europa 8
|
|||
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak |
|||
Europa |
|||
Beste unitateak
|
|||
Gida didaktikoak
|
|||
Europako aurkibidea | |||
Aurkibide orokorra | |||