Gizakia mugimendu ezberdinak egiteko gai da: ibili, salto eta lasterka egin, gauzak jaurtiki...
Mugimendu batzuk (eskua ireki edo itxi, hankak mugitu...) umetatik egiten ditugu, baina beste batzuk (lau hanketan ibili, oinez ibili...) ikasi behar izaten dira.
Eskeletoari (hezurdura), giltzadurei (artikulazioei) eta giharrei (muskuluei) esker lortzen ditugu mugimenduak.
Baina, badakizu zer den muskulu bat? edo tendoi bat? edo hezur bat?
Hau guztia ikasiko duzu datozen egunotan. Erne!
Zuen eskura dauden baliabide guztiak erabil ditzakezue: liburu eta entziklopediak, multimedia entziklopediak, internet... Aurkitutako informazioa aztertu, sailkatu eta beste guztiei ezagutaraziko diezue, baliabide digitala erabiliz: testu formatoan egindako dokumentuan, Google Docs edo Power Point formatoan egindako aurkezpen bat, Web formatoan (Wiki, Blog, Glog...). Erabilitako formatoaren arabera, saiatu baliabide guztiak erabiltzen: testua, irudiak, bideoak, animazioak...
Amaitzeko egindako lana gelakoen aurrean aurkeztu eta azalduko duzue.
Talde bakoitzak puntu hauei buruzko informazioa lortu behar du.
- 1. Lokomozio-aparatuaren funtzioak.
- 2. Lokomozio-aparatuaren sistemak:
Hezurrak: funtzioak.
Giharrak: funtzioak.
- Gorputzeko hezur talde garrantzitsuenak:
Burezurra.
Bizkarezurra.
Bularezurra.
Gorputz-adarrak.
- Hezur motak.
- Artikulazioak: motak.
- Giharrik garrantzitsuenak.
- Lokomozio-aparatuaren bitxikeriak: hezurrik luzeena, giharrik gogortsuena...
- Lokomozio-aparatua zaintzen: kirola, ohitura onak, ohitura txarrak...
Egindako aurkezpenean grafiko pare bat agertu behar da hezur eta gihar garrantzitsuenekin.
Lana egiten eta banatzen hasi baino lehen, gelan komentatuko duzue gaiari buruz dakizuena. Ezagutzen dituzuen hezurrak eta giharrak zertarako balio duten, nola zaindu ahal ditugu...
Gelan komentatu eta gero 4-ko taldeak egingo dituzue, eta datozen pausoak jarraituko dituzue:
- Informazioa bilatu: WebQuest honetan aurkituko dituzuen estekak, eta zuek lortutako materiala erabiliz informazioa bilatu eta aztertuko duzue.
- Informazioa sailkatu: behar den informazioa batu eta beharrezkoa ez dena baztertu.
- Proiektuaren zirriborroa: erabiliko duzuen formatoaren arabera folio batean prestatuko duzue zirriborroa.
- Proiektua osatu: proiektua zuek aukeratutako formatoan (Aurkezpena, Wiki, Glog...) prestatuko duzue.
- Aurkezpena: gaia azaldu eta gelakoen aurrean aurkeztuko duzue.
Hurrengo estekak erabil ditzakeze informazioa aurkitzeko, beste aldetik zuek ere lotura desberdinak aurkitzen saiatu behar duzue.
WebQuest honen ebaluazioa egiteko hurrengo puntuak hartuko dira kontuan:
- IKT-ren erabilpena.
- Taldeko lanean parte hartzea.
- Zereginaren lanketa: informazioaren bilketa, interneteko ikerketa, beste errekurtsoen erabilpena...
- Lanaren aurkezpena eta azalpena gelakoen aurrean.
|
OSO ONDO |
ONDO |
NAHIKO |
GUTXIEGI |
IKT-ren erabilpena |
Informazio anitza ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik. |
Informazio dezente ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik. |
nahiko informazioa ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik. |
Informazio gutxi ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik. |
Lantaldeko lana |
Taldeko lanean asko hartzen du esku. |
Taldeko lanean dezente hartzen du esku. |
Taldeko lanean nahiko hartzen du esku. |
Taldeko lanean gutxi hartzen du esku. |
Zereginaren lanketa |
Oso argi lan egiten du eta ekintzak oso ongi burutzen ditu.
Edukiak oso argi aurkeztu ditu. |
Argi lan egiten du eta ekintzak ongi burutzen ditu.
Edukiak nahiko argi aurkeztu ditu. |
Nahiko argi lan egiten du eta ekintzak burutzen ditu.
Edukiak argi aurkeztu ditu. |
Bakarkako lan kaxkarra. Ez da taldeko kideekin koordinatzen. |
Lanaren edukiak |
Oso ongi. Eskatutako zereginetan akatsik gabe. |
Oso ongi, baina akatsen bat. |
Ongi aurkeztuta akats batzuekin. |
Akats gehiegirekin. |
Aurkezpena |
Oso ongi. Aurkezpen on baten arauak jarraitzen ditu. |
Ongi, arauak errespetatuz. |
Aurkezpen zuzena egin du. |
Aurkezpenaren arauak ez ditu errespetatu. |
Azalpena |
Oso ona. Ezaugarri garrantzitsuenak azpimarratzen ditu. |
Azalpen ona, argia eta ordenatuta. |
Azalpen zuzena, baina ez nahiko argia eta ordenatua. |
Azalpen txarra eta desordenatua. |
Zure gorputza hobeto ezagutzen duzu, eta horrekin batera, gorputza bera zaintzeko garrantzia eguneroko mugimenduak edo kirola egiteko momentuan. Badakizu nola mugitzen diren artikulazioak, nola babestu behar diren kirola egiterakoan, onak eta txarrak diren ohiturak (ondo jezarri, nola makurtu...).
Ziur aski amaitzerakoan Heziketa Fisikoaren garrantzia baloratuko duzu. Kirol bat praktikatzen baduzu, kontuan hartu ikasi duzuna, ez praktikatzekotan anima zaitez egiten.