• Sarrera
  • Zeregina
  • Prozesua
  • Baliabideak
  • Ebaluazioa
  • Ondorioak






Kirola egitea gustatzen zaizu? Ziur baietz, eta egiten duzun bitartean asko gozatzen duzula. Lagunak egiten dituzu eta haiekin harreman onak mantendu. Horretarako balio behar izan du kirolak. Baina ez da hori bakarrik kirolak duen alde ona. Ariketa fisikoa egiten duzunean zure gorputz osoa lantzen duzu: hezurrak eta giharrak, zirkulazio sistema, arnas-sistema... WebQuest honetan, kirolak osasunean daukan eragina aztertuko duzue, amaitzen duzuenean ariketa fisikoa egiteak zuen gorputzaren osasunean daukan garrantzia baloratuko duzue.

 




Zuen eskura dauden baliabide guztiak erabil ditzakezue: liburu eta entziklopediak, multimedia entziklopediak, internet... Aurkitutako informazioa aztertu, sailkatu eta beste guztiei ezagutaraziko diezue, baliabide digitala erabiliz: testu formatoan egindako dokumentuan, Google Docs edo Power Point formatoan egindako aurkezpen bat, Web formatoan (Wiki, Blog, Glog...). Erabilitako formatoaren arabera, saiatu baliabide guztiak erabiltzen: testua, irudiak, bideoak, animazioak...
Amaitzeko egindako lana gelakoen aurrean aurkeztu eta azalduko duzue.

Aurkezpen horretan hauxe aztertu beharko duzue:

1.- Ariketa fisikoaren eragina orokorrean eta sistema desberdinetan:

  • Gihar eta hezur sisteman.
  • Arnas-sisteman.
  • Odol zirkulazioaren sisteman.

2.- Kirolaren beste onura batzuk:

  • Psikologikoak.
  • Hezitzaileak.
  • Sozialak.

3.- Ariketa fisikoa eta elikadura:

4.-Ohitura onak kirola egiteko:

  • Beroketa, hidratazioa, higienea...

5.- Kirola egiteko arrazoi batzuk.







Hauxe izango da jarraituko duzuen prozesua.

  • Aurreko ezagupenen birpasaketa: gelan guztion artean gaiari buruz dakizuena komentatuko duzue. Nork egiten du kirola? Zer egiten du? Bere esperientziak kontatu.
  • Taldeak osatu: 4-ko taldeak egingo dituzue.
  • Informazioa bilatu: WebQuest honetan aurkituko dituzuen estekak, eta zuek lortutako materiala erabiliz informazioa bilatu eta aztertuko duzue.
  • Informazioa sailkatu: behar den informazioa batu eta beharrezkoa ez dena baztertu.
  • Proiektuaren zirriborroa: erabiliko duzuen formatoaren arabera folio batean prestatuko duzue zirriborroa.
  • Proiektua osatu: proiektua zuek aukeratutako formatoan (Aurkezpena, Wiki, Glog...) prestatuko duzue.
  • Aurkezpena: gaia azaldu eta gelakoen aurrean aurkeztuko duzue.






WebQuest honen ebaluazioa egiteko hurrengo puntuak hartuko dira kontuan:

  • IKT-ren erabilpena.
  • Taldeko lanean parte hartzea.
  • Zereginaren lanketa: informazioaren bilketa, interneteko ikerketa, beste errekurtsoen erabilpena...
  • Lanaren aurkezpena eta azalpena gelakoen aurrean.

 

  OSO ONDO ONDO NAHIKO GUTXIEGI
IKT-ren erabilpena Informazio anitza ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik. Informazio dezente ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik. nahiko informazioa ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik. Informazio gutxi ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik.
Lantaldeko lana Taldeko lanean asko hartzen du esku. Taldeko lanean dezente hartzen du esku. Taldeko lanean nahiko hartzen du esku. Taldeko lanean gutxi hartzen du esku.
Zereginaren lanketa Oso argi lan egiten du eta ekintzak oso ongi burutzen ditu.
Edukiak oso argi aurkeztu ditu.
Argi lan egiten du eta ekintzak ongi burutzen ditu.
Edukiak nahiko argi aurkeztu ditu.
Nahiko argi lan egiten du eta ekintzak burutzen ditu.
Edukiak argi aurkeztu ditu.
Bakarkako lan kaxkarra. Ez da taldeko kideekin koordinatzen.
Lanaren edukiak Oso ongi. Eskatutako zereginetan akatsik gabe. Oso ongi, baina akatsen bat. Ongi aurkeztuta akats batzuekin. Akats gehiegirekin.
Aurkezpena Oso ongi. Aurkezpen on baten arauak jarraitzen ditu. Ongi, arauak errespetatuz. Aurkezpen zuzena egin du. Aurkezpenaren arauak ez ditu errespetatu.
Azalpena Oso ona. Ezaugarri garrantzitsuenak azpimarratzen ditu. Azalpen ona, argia eta ordenatuta. Azalpen zuzena, baina ez nahiko argia eta ordenatua. Azalpen txarra eta desordenatua.

 








Kirola eta ariketa fisikoa egiteko garrantziaz ohartu zara. Kirola egiteak fisikoki dituen abantailaz gain, beste abantaila oinarriak ditu ume eta gazteen garapenean, bai sozialki, hezitzaile eta psikologikoki. Kontuan hartu kirola ongi pasatzeko batez ere egiten duzula, bide batez aipatutako onurak izanik. Gogoratu elikadurak daukan garrantzia kirola egiteko eta era ziurrean egiteko gomendioak: berotzea, hidratatzea...
Kirola egin nahi baduzu, ziur aski zure eskolan edo zure herrian talde batzuk egongo dira kirola praktikatzeko. Aukeratu zure gustokoa den kirola eta ekin egiteari.

     
 
 
     
 
 
     
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
     
 
WebQuest
 
     
   
     
   
     
   
     
  WebQuest aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra