• Sarrera
  • Zeregina
  • Prozesua
  • Baliabideak
  • Ebaluazioa
  • Ondorioak






Euskal Herriko kultura eta folklorea oso aberatsa da. Kultur honen barruan kirola oso garrantzizko atala da. Ezagutzen dituzu Euskal Herrian egiten diren Herri Kirolak? Badakizu nola sortu ziren edo dauden motak? Behin ikusi duzu txapelketaren bat? Ikasgai honetan Herri Kiroletara hurbilduko zara eta aurreko galderei erantzuna emango diezu, bide batez, Euskal Herriko kulturari buruzko zenbait gauza ikasiko duzu.

 




Zuen eskura dauden baliabide guztiak erabil ditzakezue: liburu eta entziklopediak, multimedia entziklopediak, internet... Aurkitutako informazioa aztertu, sailkatu eta beste guztiei ezagutaraziko diezue, baliabide digitala erabiliz: testu formatoan egindako dokumentuan, Google Docs edo Power Point formatoan egindako aurkezpen bat, Web formatoan (Wiki, Blog, Glog...). Erabilitako formatoaren arabera, saiatu baliabide guztiak erabiltzen: testua, irudiak, bideoak, animazioak...
Amaitzeko egindako lana gelakoen aurrean aurkeztu eta azalduko duzue.
4-ko taldeak osatuko dituzue gelan. lanak 2 atal izango ditu: bat talde guztiek osatuko duzuena eta beste bat talde bakoitzak desberdina egiteko.

  • Talde guztientzako lana:
    Herri Kirolen historia.
    Herri Kirolen sailkapena eta mota desberdinak.
  • Lan desberdinak:
    Talde bakoitzak 2 Kirol mota aukeratuko ditu, (adoz jarri guztion artean ez errepikatzeko) eta bere ezaugarriak aztertuko ditu: helburua, modalitateak, materialak, espazioak...
  • Talde guztientzat:
    Amaitzerakoan, Herri Kirolen, eta zure lurraldeko kultura ezagutzearen garrantzia baloratuko duzue.






Lana egiten eta banatzen hasi baino lehen, gelan komentatuko duzue gaiari buruz dakizuena. Ezagutzen dituzuen kirolen zerrenda bat egingo duzue gero talde bakoitzak bi kirol aukeratzeko. Talde guztietan kirol desberdinak landuko dituzue, hori da, ezin izango duzue errepikatu.
Kirolak banatu eta gero, prozesu hau jarraituko duzue:

  • Informazioa bilatu: WebQuest honetan aurkituko dituzuen estekak, eta zuek lortutako materiala erabiliz informazioa bilatu eta aztertuko duzue.
  • Informazioa bildu eta gero, aukeratutako kirolak aldatu nahi badituzue, egin dezakezue, baina beti irakaslearekin komentatuz ez errepikatzeko.
  • Informazioa sailkatu: behar den informazioa batu eta beharrezkoa ez dena baztertu.
  • Proiektuaren zirriborroa: erabiliko duzuen formatoaren arabera folio batean prestatuko duzue zirriborroa.
  • Proiektua osatu: proiektua zuek aukeratutako formatoan (Aurkezpena, Wiki, Glog...) prestatuko duzue.
  • Aurkezpena: gaia azaldu eta gelakoen aurrean aurkeztuko duzue.

 






WebQuest honen ebaluazioa egiteko hurrengo puntuak hartuko dira kontuan:

  • IKT-ren erabilpena.
  • Taldeko lanean parte hartzea.
  • Zereginaren lanketa: informazioaren bilketa, interneteko ikerketa, beste errekurtsoen erabilpena...
  • Lanaren aurkezpena eta azalpena gelakoen aurrean.

 

  OSO ONDO ONDO NAHIKO GUTXIEGI
IKT-ren erabilpena Informazio anitza ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik. Informazio dezente ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik. nahiko informazioa ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik. Informazio gutxi ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik.
Lantaldeko lana Taldeko lanean asko hartzen du esku. Taldeko lanean dezente hartzen du esku. Taldeko lanean nahiko hartzen du esku. Taldeko lanean gutxi hartzen du esku.
Zereginaren lanketa Oso argi lan egiten du eta ekintzak oso ongi burutzen ditu.
Edukiak oso argi aurkeztu ditu.
Argi lan egiten du eta ekintzak ongi burutzen ditu.
Edukiak nahiko argi aurkeztu ditu.
Nahiko argi lan egiten du eta ekintzak burutzen ditu.
Edukiak argi aurkeztu ditu.
Bakarkako lan kaxkarra. Ez da taldeko kideekin koordinatzen.
Lanaren edukiak Oso ongi. Eskatutako zereginetan akatsik gabe. Oso ongi, baina akatsen bat. Ongi aurkeztuta akats batzuekin. Akats gehiegirekin.
Aurkezpena Oso ongi. Aurkezpen on baten arauak jarraitzen ditu. Ongi, arauak errespetatuz. Aurkezpen zuzena egin du. Aurkezpenaren arauak ez ditu errespetatu.
Azalpena Oso ona. Ezaugarri garrantzitsuenak azpimarratzen ditu. Azalpen ona, argia eta ordenatuta. Azalpen zuzena, baina ez nahiko argia eta ordenatua. Azalpen txarra eta desordenatua.

 









Orain askoz hobeto ezagutzen duzue Euskal Herriko kulturaren atal garrantzitsua. Badakizue nola sortu ziren, dauden mota desberdinak, nola praktikatzen diren... baloratu duzue ohiturak mantentzeko garrantzia lurralde baten kulturan, eta beharbada, zuetariko baten bat interesaturik egongo da praktikatzeko. Horrela bada, eskolan edo zure herriko udaletxean galdetu. Interneten ere Federakuntza desberdinetan informazioa lor dezakezu.
     
 
 
     
 
 
     
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
     
 
WebQuest
 
     
   
     
   
     
   
     
  WebQuest aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra