• Sarrera
  • Zeregina
  • Prozesua
  • Baliabideak
  • Ebaluazioa
  • Ondorioak






Orri hau ikusten duzun bitartean beste ekintza pilo bat egiten ari zara, batzuk ere konturatu gabe burututakoak: irakurri, sagua mugitu, alboko lagunei entzun, arnasa hartu... Nola kontrolatzen dira ekintza horiek guztiak eta nor arduratzen da koordinatzeko? Egin aurrera gure gorputzean dagoen sistemarik konplexuena ezagutzeko.

 




Zuen eskura dauden baliabide guztiak erabil ditzakezue: liburu eta entziklopediak, multimedia entziklopediak, internet... Aurkitutako informazioa aztertu, sailkatu eta beste guztiei ezagutaraziko diezue, baliabide digitala erabiliz: testu formatoan egindako dokumentuan, Google Docs edo Power Point formatoan egindako aurkezpen bat, Web formatoan (Wiki, Blog, Glog...). Erabilitako formatoaren arabera, saiatu baliabide guztiak erabiltzen: testua, irudiak, bideoak, animazioak...
Amaitzeko egindako lana gelakoen aurrean aurkeztu eta azalduko duzue.

Aurkezpen horretan hauxe aztertu beharko duzue:

  • Nerbio-sistemaren funtzioa.
  • Nerbio-sistema mota desberdinak.
  • Mota bakoitzeko organoak eta funtzioak.
  • Nerbio-sistemarako kaltegarriak izan ahal diren ohiturak.






Hauxe izango da jarraituko duzuen prozesua.

  • Aurreko ezagupenen birpasaketa: gelan guztion artean gaiari buruz dakizuena komentatuko duzue.
  • Taldeak osatu: 4-ko taldeak egingo dituzue.
  • Informazioa bilatu: WebQuest honetan aurkituko dituzuen estekak, eta zuek lortutako materiala erabiliz informazioa bilatu eta aztertuko duzue.
  • Informazioa sailkatu: behar den informazioa batu eta beharrezkoa ez dena baztertu.
  • Proiektuaren zirriborroa: erabiliko duzuen formatoaren arabera folio batean prestatuko duzue zirriborroa.
  • Proiektua osatu: proiektua zuek aukeratutako formatoan (Aurkezpena, Wiki, Glog...) prestatuko duzue.
  • Aurkezpena: gaia azaldu eta gelakoen aurrean aurkeztuko duzue.






WebQuest honen ebaluazioa egiteko hurrengo puntuak hartuko dira kontuan:

  • IKT-ren erabilpena.
  • Taldeko lanean parte hartzea.
  • Zereginaren lanketa: informazioaren bilketa, interneteko ikerketa, beste errekurtsoen erabilpena...
  • Lanaren aurkezpena eta azalpena gelakoen aurrean.

 

  OSO ONDO ONDO NAHIKO GUTXIEGI
IKT-ren erabilpena Informazio anitza ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik. Informazio dezente ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik. nahiko informazioa ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik. Informazio gutxi ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik.
Lantaldeko lana Taldeko lanean asko hartzen du esku. Taldeko lanean dezente hartzen du esku. Taldeko lanean nahiko hartzen du esku. Taldeko lanean gutxi hartzen du esku.
Zereginaren lanketa Oso argi lan egiten du eta ekintzak oso ongi burutzen ditu.
Edukiak oso argi aurkeztu ditu.
Argi lan egiten du eta ekintzak ongi burutzen ditu.
Edukiak nahiko argi aurkeztu ditu.
Nahiko argi lan egiten du eta ekintzak burutzen ditu.
Edukiak argi aurkeztu ditu.
Bakarkako lan kaxkarra. Ez da taldeko kideekin koordinatzen.
Lanaren edukiak Oso ongi. Eskatutako zereginetan akatsik gabe. Oso ongi, baina akatsen bat. Ongi aurkeztuta akats batzuekin. Akats gehiegirekin.
Aurkezpena Oso ongi. Aurkezpen on baten arauak jarraitzen ditu. Ongi, arauak errespetatuz. Aurkezpen zuzena egin du. Aurkezpenaren arauak ez ditu errespetatu.
Azalpena Oso ona. Ezaugarri garrantzitsuenak azpimarratzen ditu. Azalpen ona, argia eta ordenatuta. Azalpen zuzena, baina ez nahiko argia eta ordenatua. Azalpen txarra eta desordenatua.

 








Ikasgai honetan egin duzun lan guztia, zure nerbio-sistema burutu eta koordinatu egin du. Orain badakizu honek daukan garrantzia gure eguneroko bizitzan, bai fisikoki (mugimendua) bai psikoki (erlazioak).
Beste aldetik, onuragarriak eta kaltegarriak diren ohiturak ikasi dituzu. Kontuan hartu eta baloratu osasuntsu mantentzeko garrantzia.

     
 
 
     
 
 
     
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
     
 
WebQuest
 
     
   
     
   
     
   
     
  WebQuest aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra