• Sarrera
  • Zeregina
  • Prozesua
  • Baliabideak
  • Ebaluazioa
  • Ondorioak






Egunero eskolan lagunekin jolasten duzu, eta batzuetan ere haserretu edo istiluak eduki. Hori nahiko normala da, eta erlazioetan momentu onak eta txarrak izaten ikasi behar duzu, bai eta konpondu ere. Baina, noizbehinka ikusi duzu lagun edo ezagunaren bat besteengandik askotan txantxak edo kolpeak jasatzen? Zuri gertatu zaizu? Ziur aski telebistan ikusi dituzu horrelako kasuak, eta batzuetan nola amaitzen diren ere. Egun hauetan eskola jazarpena zer den ikasiko dugu, eta zer egin ahal dugun gure inguruan horrelakoren bat izatekotan.
Hasi baino lehen gaiari buruz dakizuena aztertuko dugu. Horretarako, eskuratu fitxa eta erantzun galderak geroago irakaslearekin partekatzeko.

 

Eskuratu fitxa.

 

 

 

 

 




4-ko taldeak egingo dituzue, talde bakoitzean koordinatzaile bat izendatuz.

Talde bakoitzak zera egin behar du:

  1. Eskola-jazarpenari buruzko aurkezpena. Bertan zera hartuko duzue kontuan:
    Zer da eskola-jazarpena?
    Eginkizunak: erasotzailea, biktima eta begiraleak.
    Mota desberdinak.
    Zergatiak eta ondorioak.
    Ekiditzeko aholkuak.
    Zer egin ahal dugu kasu bat ematekotan?
  2. Zuen eskolako jazarpenaren ikerketa.






  1. Aurkezpena egiteko, WebQuest honetan emandako baliabideak eta zuek bilatutako materiala (liburuak, aldizkariak web orriak...) erabiliko dituzue. Talde bakoitzak aukeratuko du aurkezpenaren formatoa: Power Point, Open Office Impress, Wikia, Glogster...
  2. Eskolako ikerketa egiteko, talde bakoitzak eskolako gela bat hartuko du, eta egun batzuetan gela horren umeen arteko harremanak aztertuko ditu.
    Gela horren irakaslearekin hitz egin, egun batean bertan sartzeko umeak ezagutzeko, eta gelako harremanak aztertzeko.
    Jolasaldian umeak behatuko dituzue:
  • Denok elkarrekin jolasten dute?
  • Taldeak egiten dituzte?
  • Zertan jolasten dute?
  • Haien artean borrokatzen dute?
  • Baten bat bakarrik gelditzen da?
  • Interesgarria iruditzen zaizuen edozein gauza edo jarrera.

Datu hauek jasotzeko fitxa bat prestatu behar duzue, eta jolasaldietan bete.
Kontuan hartu ezin duzuela esku hartu istiluren bat ikustekotan. Zuen lana behatzea da, ez arazoak konpontzen saiatzea.
Egun batzuetako behaketa egin eta gero, galdetegi bat prestatuko duzue umeek erantzuteko. Kontuan hartu umeen maila, galdetegia beraien adinari egokitzeko. Galdetegian ez dira umeen izenak agertu behar.
Jasotako informazio osoarekin txostena prestatuko duzue, horretarako ere nahi duzuen formatoa erabiliz.








WebQuest honen ebaluazioa egiteko hurrengo puntuak hartuko dira kontuan:

  • IKT-ren erabilpena.
  • Taldeko lanean parte hartzea.
  • Zereginaren lanketa: informazioaren bilketa, interneteko ikerketa, beste errekurtsoen erabilpena...
  • Lanaren aurkezpena eta azalpena gelakoen aurrean.

 

  OSO ONDO ONDO NAHIKO GUTXIEGI
IKT-ren erabilpena Informazio anitza ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik. Informazio dezente ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik. nahiko informazioa ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik. Informazio gutxi ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik.
Lantaldeko lana Taldeko lanean asko hartzen du esku. Taldeko lanean dezente hartzen du esku. Taldeko lanean nahiko hartzen du esku. Taldeko lanean gutxi hartzen du esku.
Zereginaren lanketa Oso argi lan egiten du eta ekintzak oso ongi burutzen ditu.
Edukiak oso argi aurkeztu ditu.
Argi lan egiten du eta ekintzak ongi burutzen ditu.
Edukiak nahiko argi aurkeztu ditu.
Nahiko argi lan egiten du eta ekintzak burutzen ditu.
Edukiak argi aurkeztu ditu.
Bakarkako lan kaxkarra. Ez da taldeko kideekin koordinatzen.
Lanaren edukiak Oso ongi. Eskatutako zereginetan akatsik gabe. Oso ongi, baina akatsen bat. Ongi aurkeztuta akats batzuekin. Akats gehiegirekin.
Aurkezpena Oso ongi. Aurkezpen on baten arauak jarraitzen ditu. Ongi, arauak errespetatuz. Aurkezpen zuzena egin du. Aurkezpenaren arauak ez ditu errespetatu.
Azalpena Oso ona. Ezaugarri garrantzitsuenak azpimarratzen ditu. Azalpen ona, argia eta ordenatuta. Azalpen zuzena, baina ez nahiko argia eta ordenatua. Azalpen txarra eta desordenatua.

 








Gogoratu: eskola-jazarpena ez da pertsona baten arazoa, baizik eta eskola osoarena. Ezin dugu horrelako kasu baten aurrean geldirik egon, norbaiti kontatzen badiozu ez zara salataria. Denok gara arduradunak, begiraleen taldetik erantzun argia sortu behar da arazoari konponbidea emateko.

     
 
 
     
 
 
     
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
     
 
WebQuest
 
     
   
     
   
     
   
     
  WebQuest aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra