• Sarrera
  • Zeregina
  • Prozesua
  • Baliabideak
  • Ebaluazioa
  • Ondorioak






Ugalketa izaki bizidunen funtzio oso garrantzitsua da, horren bidez espeziearen jarraipena ziurtatzen da eta. 2 motatako ugalketak bereiz ditzakegu: sexuala eta sexugabekoa. Webquest honetan gizakiaren ugalketa aztertuko duzue internet eta beste motatako baliabideak erabiliz (testu-liburuak, entziklopediak...). Emaitzak nahi duzuen formato digitala erabiliz aurker ditzakezue: aurkezpen bat (Google Docs, Power Point...), Wiki-a edo Glog bat.

 




Zuen eskura dauden baliabide guztiak erabil ditzakezue: liburu eta entziklopediak, multimedia entziklopediak, internet... Aurkitutako informazioa aztertu, sailkatu eta beste guztiei ezagutaraziko diezue, baliabide digitala erabiliz: testu formatoan egindako dokumentuan, Google Docs edo Power Point formatoan egindako aurkezpen bat, Web formatoan (Wiki, Blog, Glog...). Erabilitako formatoaren arabera, saiatu baliabide guztiak erabiltzen: testua, irudiak, bideoak, animazioak...
Amaitzeko egindako lana gelakoen aurrean aurkeztu eta azalduko duzue.
Lau talde osatuko dituzue ekintza burutzeko. Hauexek izango dira lantalde bakoitzaren zeregina:

  • 1. taldea
    Ugalketa eta gorputzaren aldaketak:
    Gure gorputza pubertaroan.
    Nesken pubertaroa.
    Mutilen pubertaroa.
  • 2. taldea
    Gizonezkoen ugal aparatua: deskribapena eta funtzionamendua.
    Emakumezkoen ugal aparatua: deskribapena eta funtzionamendua.
  • 3. taldea
    Fekundazioa:
    Zigotoa.
    Enbrioia.
  • 4. taldea
    Ahurdunaldia eta erditzea.







Hauxe izango da jarraituko duzuen prozesua.

  • Aurreko ezagupenen birpasaketa: gelan guztion artean gaiari buruz dakizuena komentatuko duzue. Zer da ugalketa? Behin ikusi duzu animali bat erditzen? Zer hasten da gertatzen zure adinean?
  • Taldeak osatu: 4-ko taldeak egingo dituzue.
  • Informazioa bilatu: WebQuest honetan aurkituko dituzuen estekak, eta zuek lortutako materiala erabiliz informazioa bilatu eta aztertuko duzue.
  • Informazioa sailkatu: behar den informazioa batu eta beharrezkoa ez dena baztertu.
  • Proiektuaren zirriborroa: erabiliko duzuen formatoaren arabera folio batean prestatuko duzue zirriborroa.
  • Proiektua osatu: proiektua zuek aukeratutako formatoan (Aurkezpena, Wiki, Glog...) prestatuko duzue.
  • Aurkezpena: gaia azaldu eta gelakoen aurrean aurkeztuko duzue.

 






Hurrengo estekak erabil ditzakeze informazioa aurkitzeko, beste aldetik zuek ere lotura desberdinak aurkitzen saiatu behar duzue.

Egilea Hizkuntza Esteka
Wikipedia
Euskara
http://eu.wikipedia.org/wiki/Sexu_ugalketa
Issuu
Euskara
http://issuu.com/mazanzae/docs/giza_ugalketa
Hiru.com
Euskara
http://www.hiru.com/biologia/el-desarrollo-embrionario
Concha ikastetxea
Euskara
http://kontxa6.wikispaces.com/3.+Giza+Ugalketa
Landako Eskola
Euskara
http://issuu.com/landako_eskola/docs/ugaltze-funtzioa
Frantzisko Deuna IP
Euskara
http://irati.pnte.cfnavarra.es/cpsnfrnw/blog/2011/01/giza-ugalketa/
Youtube
Bideo mutua
http://www.youtube.com/watch?v=ov6o7IW9MlA
Aldea educativa Gaztelera http://www.aldeaeducativa.com/Media/gestacion.swf
Youtube Gaztelera http://www.youtube.com/watch?v=pYdCJ7DB6Pw&feature=related

Azkenengo loturan 5 bideoko serie baten lehenengo bideoa ikusi ahal duzue. "zer ari zait gertatzen?". Youtuben bertan serie osoa ikusi ahal duzue.






WebQuest honen ebaluazioa egiteko hurrengo puntuak hartuko dira kontuan:

  • IKT-ren erabilpena.
  • Taldeko lanean parte hartzea.
  • Zereginaren lanketa: informazioaren bilketa, interneteko ikerketa, beste errekurtsoen erabilpena...
  • Lanaren aurkezpena eta azalpena gelakoen aurrean.

 

  OSO ONDO ONDO NAHIKO GUTXIEGI
IKT-ren erabilpena Informazio anitza ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik. Informazio dezente ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik. nahiko informazioa ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik. Informazio gutxi ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik.
Lantaldeko lana Taldeko lanean asko hartzen du esku. Taldeko lanean dezente hartzen du esku. Taldeko lanean nahiko hartzen du esku. Taldeko lanean gutxi hartzen du esku.
Zereginaren lanketa Oso argi lan egiten du eta ekintzak oso ongi burutzen ditu.
Edukiak oso argi aurkeztu ditu.
Argi lan egiten du eta ekintzak ongi burutzen ditu.
Edukiak nahiko argi aurkeztu ditu.
Nahiko argi lan egiten du eta ekintzak burutzen ditu.
Edukiak argi aurkeztu ditu.
Bakarkako lan kaxkarra. Ez da taldeko kideekin koordinatzen.
Lanaren edukiak Oso ongi. Eskatutako zereginetan akatsik gabe. Oso ongi, baina akatsen bat. Ongi aurkeztuta akats batzuekin. Akats gehiegirekin.
Aurkezpena Oso ongi. Aurkezpen on baten arauak jarraitzen ditu. Ongi, arauak errespetatuz. Aurkezpen zuzena egin du. Aurkezpenaren arauak ez ditu errespetatu.
Azalpena Oso ona. Ezaugarri garrantzitsuenak azpimarratzen ditu. Azalpen ona, argia eta ordenatuta. Azalpen zuzena, baina ez nahiko argia eta ordenatua. Azalpen txarra eta desordenatua.

 









Lana amaitu eta gero askoz gehiago dakizu gizaki ugalketari buruz. Zure ikaskideekin batera lan egin duzu informazioa bilatzen, sailkatzen eta besteei azaltzen. IKTren errekurtsoak erabili dituzu lortutako informazioa besteei jakinarazteko, ez bakarrik gelan, baizik eta zure inguruko guztiei ere: gurasoak, lagunak, interneteko erabiltzaileak. Egindako lanarekin pozik baldin bazaude, baloratu bertan eman duzun esfortzua.
     
 
 
     
 
 
     
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
     
 
WebQuest
 
     
   
     
   
     
   
     
  WebQuest aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra