Ikasgai honetan ibilaldi bat egingo duzue Euskal Herriaren zehar. Amaitzen duzuenean askoz hobeto ezagutuko dituzue Euskal Herriko mendilerroak eta mendiak, ibaiak eta kostaldea. Zein da Euskal Herriko mendirik altuena? Zeintzuk dira ibaien isurialdeak? Nolakoa da Euskal Herriko kostaldea? Sartu eta hasi Euskal Herriaren inguruko bidaia birtuala.
Zuen eskura dauden baliabide guztiak erabil ditzakezue: liburu eta entziklopediak, multimedia entziklopediak, mapak, internet... Aurkitutako informazioa aztertu, sailkatu eta beste guztiei ezagutaraziko diezue, baliabide digitala erabiliz: testu formatoan egindako dokumentuan, Google Docs edo Power Point formatoan egindako aurkezpen bat, Web formatoan (Wiki, Blog, Glog...). Erabilitako formatoaren arabera, saiatu baliabide guztiak erabiltzen: testua, irudiak, bideoak, animazioak...
Amaitzeko egindako lana gelakoen aurrean aurkeztu eta azalduko duzue.
Aurkezpen horretan hauxe aztertu beharko duzue:
1.- Euskal Herriko mendiak:
- Mendilerroak: mendien ezaugarriak.
- Mendirik garrantzitsuenak.
2.- Euskal Herriko ibaiak:
- Isurialdeak: ibaien ezaugarriak.
- Ibairik garrantzitsuenak.
3.- Euskal Herriko kostaldea:
- Kostaldearen ezaugarriak.
- Hondartzak.
- Golkoak eta lurmuturrak.
4.- Klima:
- Euskal Herriko klimak.
- Klima bakoitzaren ezaugarriak.
4-ko taldeak egingo dituzue gelan. Talde bakoitzak aurkezpen bat burutuko du pauso hauek jarraituz.
- Aurreko ezagupenen birpasaketa: gelan guztion artean gaiari buruz dakizuena komentatuko duzue: zeintzuk mendi ezagutzen dituzue? Eta ibaiak? Nolakoa da zure herriko klima?
- Taldeak osatu: 4ko taldeak egingo dituzue.
- Informazioa bilatu: WebQuest honetan aurkituko dituzuen estekak, eta zuek lortutako materiala erabiliz informazioa bilatu eta aztertuko duzue.
- Informazioa sailkatu: behar den informazioa batu eta beharrezkoa ez dena baztertu.
- Proiektuaren zirriborroa: erabiliko duzuen formatoaren arabera folio batean prestatuko duzue zirriborroa.
- Proiektua osatu: proiektua zuek aukeratutako formatoan (Aurkezpena, Wiki, Glog...) prestatuko duzue.
- Aurkezpena: gaia azaldu eta gelakoen aurrean aurkeztuko duzue.
Hurrengo estekak erabil ditzakeze informazioa aurkitzeko, beste aldetik zuek ere lotura desberdinak aurkitzen saiatu behar duzue.
WebQuest honen ebaluazioa egiteko hurrengo puntuak hartuko dira kontuan:
- IKT-ren erabilpena.
- Taldeko lanean parte hartzea.
- Zereginaren lanketa: informazioaren bilketa, interneteko ikerketa, beste errekurtsoen erabilpena...
- Lanaren aurkezpena eta azalpena gelakoen aurrean.
|
OSO ONDO |
ONDO |
NAHIKO |
GUTXIEGI |
IKT-ren erabilpena |
Informazio anitza ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik. |
Informazio dezente ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik. |
nahiko informazioa ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik. |
Informazio gutxi ateratzen du bisitatutako web orrietatik eta beste errekurtsoetatik. |
Lantaldeko lana |
Taldeko lanean asko hartzen du esku. |
Taldeko lanean dezente hartzen du esku. |
Taldeko lanean nahiko hartzen du esku. |
Taldeko lanean gutxi hartzen du esku. |
Zereginaren lanketa |
Oso argi lan egiten du eta ekintzak oso ongi burutzen ditu.
Edukiak oso argi aurkeztu ditu. |
Argi lan egiten du eta ekintzak ongi burutzen ditu.
Edukiak nahiko argi aurkeztu ditu. |
Nahiko argi lan egiten du eta ekintzak burutzen ditu.
Edukiak argi aurkeztu ditu. |
Bakarkako lan kaxkarra. Ez da taldeko kideekin koordinatzen. |
Lanaren edukiak |
Oso ongi. Eskatutako zereginetan akatsik gabe. |
Oso ongi, baina akatsen bat. |
Ongi aurkeztuta akats batzuekin. |
Akats gehiegirekin. |
Aurkezpena |
Oso ongi. Aurkezpen on baten arauak jarraitzen ditu. |
Ongi, arauak errespetatuz. |
Aurkezpen zuzena egin du. |
Aurkezpenaren arauak ez ditu errespetatu. |
Azalpena |
Oso ona. Ezaugarri garrantzitsuenak azpimarratzen ditu. |
Azalpen ona, argia eta ordenatuta. |
Azalpen zuzena, baina ez nahiko argia eta ordenatua. |
Azalpen txarra eta desordenatua. |
Orain askoz hobeto ezaguzen duzu Euskal Herriko geografia. Zure herriaren inguruan dauden mendiak, ibaiak edo hondartzak ezagutzen dituzu. Badakizu nolakoak izan ahal diren mendiak dauden mendilerroaren arabera, edo ibaiak isurialdearen arabera. Badakizu nolakoa den zure lurraldearen klima eta horretan eragina duten faktore batzuk. Zure familia edo lagunekin Euskal Herritik zehar bidaiatzen duzunean gogoratu ikasi duzuna eta saiatu leku batzuk kokatzen.