5. edo 6. mailan baldin bazaudete, ordenagailuak izango dituzue klasean. Ordenagailuak aukera pilo bat emango dizue gelan lan egiteko: informazioa bilatu, lanak eta aurkezpen erakusgarriak egin, informazioa ikaskide eta irakaslearekin elkaraldatu...
Ekintza guzti horiek, poliki-poliki joango zarete egiten. Ikasgai honetan hasteko lehenengo pausoak ikasiko dituzue.

  1. Garrantzitsuena: pasahitza erabiliko duzu zure kontuan sartzeko. Zure pasahitza ez du inork ezagutu behar (irakasleak eta gurasoek izan ezik). Baten batek zure pasahitza lortzen badu, zure kontuan sartu ahal izango du, eta horrek arazo larriak sor ditzake. Beraz, kontua egiterakoan ez utzi inork ikusten idazten duzun pasahitza, eta ez esan inoiz inori zein den.
  2. Erabiltzen duzun pasahitza gogoratu behar duzu, bestela ezin izango duzu zure kontuan sartu. Erabili zuretzat erraza den gogoratzeko hitza, baina horrekin batera zaila dena beste batek asmatzeko.
  3. Erregistro egiterakoan galdera bat aukeratuko duzu, pasahitza ahazten baduzu berreskuratzeko. Gogoratu aukeratzen duzun galdera eta erantzuna, erabili behar izatekotan arazorik ez izateko. Era berean, inork ez ditu galdera eta erantzun horiek ezagutu behar.
  4. Kontu hau eskolako lanentzat bakarrik erabiliko duzu. Lagunekin beste gauza batzuk egiteko kontu bat egin nahi baduzu eskatu baimena gurasoei eskolatik kanpo egiteko.
Egingo dugun lehenengo gauza posta-kontu bat sortzea izango da. Kontu horren bidez, mezuak bidali eta jaso ahal izango dituzu, zuen lagunekin batera dokumentu batean lan egin, edo irakaslearekin dokumentu bat partekatu.
Posta-kontua egin baino lehen gomendio batzuk emango dizkizut kontuan hartzeko:
Posta-kontua egiteko Googlek sortutako Gmail zerbitzua erabiliko dugu. Egin klik beheko loturan Gmaileko hasiera orrira abiatzeko. Eskuineko monitorean klik eginez, kontua egiteko jarraitu beharko dituzun pausoen aurkezpena ikusiko duzu. Loturak erlaitz edo leiho berri batean irekiko dira, beraz nabigatzailearen goialdean 3 erlaitz izango dituzu eskura, edo 3 lehio desberdin. Sakatu momentu bakoitzean dagokionean, aurkezpena ikusteko, kontua burutzeko edo orri honetara bueltatzeko.
     
 
 
     
 
 
     
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
     
 
Gaitasun digitala
 
     
   
     
 
Beste unitateak
 
     
   
     
  Gaitasun digitala aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra