Wiki webgune mota berezia da. Bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu, editatu, ezabatu eta eraldatu ahal dituzte. Normalean pertsona batek, irakaslea zuen kasuan, sortzen du wikia, eta baimena ematen die erabiltzaileei bertan parte hartzeko. Wikiren helburua elkarlana sortu eta bultzatzea da, guztiok esku hartuz eta informazioa emanez. Ziur aski, nabigatzen, askotan sartu zara Wikiren batean, Wikipedian esate baterako. Wikipedian edonork argitaratu ahal du, horrela interneteko entziklopediarik garrantzitsuena osatu egin da.
Wiki baten partaidea izateko mezu bat jaso behar duzu zure posta-kontuan gonbidapenarekin. Bertan agertzen den loturan sakatuz, Wikiren orrira abiatuko zara. Sartzeko erabiltzaile izena eta pasahitza eskatuko dizkizu. Gmailen erabiltzen dituzun berberak erabili ahal dituzu, horrela errazagoa egingo zaizu gogoratzea. Sartu bezain laster editatzen has zaitezke. Komeni da sartzen zaren momentuan orria faboritoetan gordetzea, aurrerantzean arinago eta arazorik gabe Wikira abiatzeko.
Wikiren partaidea egin.
Gaur egun web orri batzuk eskeintzen dute Wiki egiteko aukera. Hemen Wikispaces erabiliko dugu, hezkuntzarako dohan eta euskaraz egin ahal dugulako.
Wikin sartzean 2 lan-eremu handiak ikusiko dituzu. Ezkerreko zutabean, nabigazio barra, eta erdialdean editatze leihoa. Nabigazio barran estekak eta aurkibideak jartzen dira, editatze leihoan mamia publikatzen da (testuak, irudiak, bideoak...). Bietan berdin editatzen da eta aukera anitza dago informazioa gehitzeko: testua, irudiak, bideoak, egutegiak, dokumentuak, erlojuak... Guk inportanteenak ikusiko ditugu, gero zuen kabuz, beste posibilitateak azter ditzakezue.

Nabigazio barran 3 atal nagusi daude:

  • Orri berria: Wikiren orri berriak sortzeko erabiltzen da. Wikiren antolamenduaren arabera sortuko dituzue orri berriak: bat arlo bakoitzerako, bat lantalde bakoitzerako...
  • Aldaketa berriak: Normalean Wikiren sortzaileak erabiliko du. Bertan egindako azkenengo sarrerak kudeatu ahal dira eta baliogarriak ez direnak ezabatu.
  • Kudeatu Wikia: Hemen ere Wikiren sortzaileak lan egingo du. Wikiren formatoa aldatu ahal da, partaide berriak gonbidatu, orriak kudeatu...

Atal horien azpian bilatze-leihoa dugu, eta beherago editatzeko botoia. Bertan sakatuz, nabigazio barran has gaitezke informazioa gehitzen.

Ariketa hau binaka egingo duzue. Wikin sartu eta egin bakoitzak orri berri bat zuen izenekin. Idatzi zerbait eta sakatu "nabigazioa editatu" esteka bat jartzeko zure orrira. Egiaztatu esteka dabilela, eta mantendu orria eta esteka hurrengo ariketetan erabiltzeko.
Laguntza behar izatekotan, sakatu ondoko loturan azalpena ikusteko.
Nabigazio-barra.
     
 
 
     
 
 
     
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
     
 
Gaitasun digitala
 
     
   
     
 
Beste unitateak
 
     
   
     
  Gaitasun digitala aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra