Editatze leihoa.
Editatze leihoan mamia eta informazioa sartuko ditugu. Posibilitate anitza ematen du informazioa azaltzeko: testua, irudiak, bideoak, taulak, estekak, dokumentuak... hauexek izango dira guk gehien erabiliko ditugunak. Oinarrienak Google Docsen egiten den antzeko eran gehitzen dira, beraz lanean has zaitezkete.
Binaka: sartu Wikin eta zure orrira abiatu. Editatu orria eta gehitu testu bat izenburuarekin eta irudi bat. Eman formatoa testu eta izenburuari: letra mota aldatu, kolorea, tamaina...
Laguntza behar baduzu, erabili ezkerreko esteka azalpena ikusteko.
Lehenengo pausoak.

Aurreko bikoteak: zabaldu zure orria eta aurreko ariketan egindako testu eta irudian esteka bat jarri. Estekak Wikiren beste orri batetara edo web orri batetara egin ahal dira. Frogatu biak egiten.

  • Orrirako esteka: zure lagunak, aurreko ariketan, egindako orrira egin.
  • Web orrirako esteka: jarri baino lehen web orrira abiatu ahal zara eta bertan zaudenean helbidea kopiatu, gero Wikin itsasteko, edo Wikin dagokion lekuan helbidea idatzi.

Estekak.
Estekak jarri eta gero taula bat gehitu orriari eta estekak dabiltzala egiaztatu.
Widget.
Widegten bidez, beste web orrietan eskainitako baliabideak gure Wikin barneratu ahal ditugu. Era horretan, bideoak, dokumentuak, egutegiak, mapak e.a.-ekoak gehitu ahal ditugu gure Wikin. Gehienak era berean gehitzen dira, beraz, guk Wiki osatu eta hobetzeko oso erabilgarriak diren 2 eredu ikusiko ditugu:
Bideoak.
Youtube edo beste orri batzuetatik hartuko ditugu bideoak. Bideo horrek daukan helbidera esteka bat egiten da, beraz hartu kontuan egunen batean bideo hori ezabatzen bada, Wikitik desagertuko dela.
Ireki Wiki eta abiatu zure orrira. Saiatu bideo bat gehitzen zure orrian. Amaitzen duzunean egiaztatu lotura dabilela. Behar izatekotan sakatu ondoko irudian pausoak ikusteko.
Dokumentuak.
Dokumentu mota ezberdin batzuk gehitu ahal dizkiogu Wikiri: testu-dokumentuak, aurkezpenak, kalkulu-orriak...
Egin baino lehen dokumentua, zuek egindakoa baldin bada, zerbitzu hori eskeintzen duen web orrira igo beharko duzue. Gure adibidean Scribd zerbitzua erabiliko dugu. Klik egin ondoko irudian ikusteko nola igo dokumentu bat Scribdera eta nola gehitu Wikin.
Sakatu hemen Scribd orrira abiatzeko.
     
 
 
     
 
 
     
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
     
 
Gaitasun digitala
 
     
   
     
 
Beste unitateak
 
     
   
     
  Gaitasun digitala aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra