Google Docsekin lan egiteko Gmailen egin duzun kontu bera erabiliko duzu. Google Docsen sartu nahi duzunean erabili erabiltzaile eta pasahitza berdinak.

Testu prozesadore batekin lan egin baduzu (Open Office Writer, Word...), ohituta egongo zara dokumentuen funtzio gehienekin, azken finean gauza bera da, baina aukera gutxiagorekin. Desberdintasun handiena, 2 pertsona edo gehiago batera lan egiteko aukera da. Batzuetan zuk sortuko duzu dokumentu bat bertan lan egiteko, amaitu eta gero irakaslearekin partekatzeko. Beste batzuetan irakasleak dokumentu bat bidaliko dizu mezu baten bidez, zuk mezu hori jaso eta dokumentua eskuratuko duzu lan egiteko. Ikusiko dugu zer egin bi egoeretan.

Egingo dugun lehenengo gauza Google Docsen sartzea izango da. 2 era desberdin erabili ahal dituzu:

  • Google orrian izanda, normalean goiko ezkerreko aldean Googlen zerbitzuak agertzen dira. Sakatu "Docs" gainean. Bertan agertzen ez bada, sakatu "Gehiago" hitzaren ondoan agertzen den hirukian eta bertan aurkituko duzu. Docs orrian gaudenean, erabiltzailea eta pasahitza sartuko ditugu lanean hasteko.
  • Gmail orrian bazaude saioa irekita, berdin egin ahal duzu, kasu honetan ez dizu pasahitzarik eskatuko, saioa hasita daukazu eta.
Posiblea da sartzen zaren lehenengo aldian ingeleraz aurkitzea. Sakatu ondoko irudian hizkuntza nola aldatu ikusteko. Gazteleraz jarriko dugu euskaraz oraindik ez dago eta.
1.- Dokumentu bat sortuko duzu zure irakaslearekin partekatzeko. Dokumentu honetan zure deskribapena egingo duzu: zure izen-abizenak, zure gurasoen izenak, dituzun anai-arrebak, nolakoa zaren, gustatzen zaizkizun gauzak... zure gustuko irudi bat ere gehituko duzu. Dokumentuetan, irudiak eta loturak sartzeko pausoak mezuetan sartzeko erabili genituen antzekoak dira. Ongi gogoratzen ez baduzu, bueltatu aurreko orrira berriro ikusteko. Beharra baldin baduzu, ondoko irudian sakatu, dokumentua sortzeko jarraitu behar diren pausoen aurkezpena ikusteko.
2.- Behean agertzen den loturan sakatuz, partekaturik dagoen dokumentu bat irekiko duzu (inkesta). Ikusteko baimena bakarrik izango duzu, beraz, bertan lan egiteko kopia bat egin beharko duzu (kopia egiten duzunean, dokumentuaren izena mantendu eta zure izena gehitu. Adibidez: inkestaeneko). Kopia hori egiteko zure saioa zabalik ez badago, ireki beharko duzu, gero, "archivo... guardar una copia" aukeratu. Kopia behin gordeta, bete itzazu galderak eta irakaslearekin partekatu. Beharra baldin baduzu, sakatu irudietan.
Ariketak.
Dokumentua sortu.
Dokumentua jaso eta partekatu.
Eskuratu dokumentua.
     
 
 
     
 
 
     
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
     
 
Gaitasun digitala
 
     
   
     
 
Beste unitateak
 
     
   
     
  Gaitasun digitala aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra