Posta-kontua behin eginda lanean hasiko gara:
Gmailen esperientziarik baldin baduzu, hasi ariketak egiten. Inoiz erabili ez baduzu, ikusi beheko aurkezpenak ariketak egin baino lehen.
Gmail: aurkezpen orokorra.
Gmail: eposta bidali.
Lotura jarri
Kontaktu berria sortu.
Egin dituzun ekintzak oinarrizkoak dira Gmail erabiltzeko. Askotan egin beharko dituzu eskolako lanak burutzeko, beraz behin eta berriro bueltatuko gara orri horretara. Orain lehenengo pausoekin amaitzeko, mezu bat bidaliko diozu zure irakasleari, berak zure helbidea bere kontaktuetan sartzeko.
Google Docs interneten lan egiteko aplikazio batzuek osatzen dute. Agian "hodeietan lan egitea" esaera entzun duzu, zer esan nahi zuen ongi jakin gabe. Interneten lan egitea da, eta honek abantaila batzuk izaten ditu: dokumentuak eta aplikazioak interneten bertan daude, beraz ez ditugu ordenagailuan izan behar, beste aldetik egiten ditugun lanak beste batzuekin partekatu ahal ditugu, bai batera lan egiteko, bai amaitu eta gero beste bati bidaltzeko.
Google Docsen 6 aplikazio aurkituko ditugu, baina guk 3 erabiliko ditugu:
|
|||
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak |
|||
Gaitasun digitala |
|||
Beste unitateak
|
|||
Gida didaktikoak
|
|||
Gaitasun digitala aurkibidea | |||
Aurkibide orokorra | |||