3.-Klasean lantzen ari zareten gai bati buruzko lana burutuko duzue binaka. Irakasleak esango dizue zein izango den gaia. Zuek, binaka, dokumentu bat irekiko duzue eta batera bertan lan egin eskolatik edo etxetik. Ireki bezain laster irakaslearekin partekatuko duzue, berak zuen aurrerapenak ikus ditzan.
Biok batera lan egiteko, aurretik adoztu beharko duzue plangintza bat. Aukera batzuk dituzue binaka lan egiteko:

  • Biok lan berdina egin dokumentua osatzen joateko.
  • Batek testuak egingo ditu eta besteak irudiak jarri eta interesgarriak diren loturak bilatu.
  • Batek informazioa bilatu eta besteak dokumentuan antolatu...

Oso garrantzitsua da aurretik adoztea lana, eta ahal den neurrian biok dokumentuan lan egitea ekintza desberdinak eginez.
Behar izatekotan, beheko loturetan klik eginez gehien erabiltzen diren funtzioen aurkezpenak ikusi ahal izango dituzue.

Formatoa.
Taulak
Aurkibidea.
Aurkezpenak oso aproposak dira informazioa emateko edo azalpen batean testu, irudi eta bideoekin laguntzeko. Batzuetan orri edo diapositiba batzuk erabiltzen dira informazio osoa emateko, beste batzuetan diapositiba horiek pertsona batek egindako azalpena osatuko dute. Diapositibak banan banan pasatzen joaten da azalpenak egiten diren neurrian.
Baliabide gehienak (irudiak sartu, loturak...) dokumentuetan bezala sartzen dira, baina bi desberdintasun nabariak dira: bideoak sartu ahal ditugu, eta testua nahi dugun lekuan kokatu.
  • Ireki Google Docs eta aukeratu "Crear nuevo... presentaciĆ³n".
  • Egin froga batzuk testuak eta irudiak sartuz.
  • Aztertu dokumentuekin dauden desberdintasunak eta saiatu erabiltzen.
  • Egin 3 edo lau diapositiba.
  • Frogatu aurkezpena.
     
 
 
     
 
 
     
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
     
 
Gaitasun digitala
 
     
   
     
 
Beste unitateak
 
     
   
     
  Gaitasun digitala aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra