Dakizuenez, Lurra da bizi garen planeta. Ezinbestekoa da ondo ezagutzea, bertan gertatzen diren prozesu eta ekintza asko ulertzeko. Ikasgai honetan, bere formazioa, konposizioa, mugimenduak, prozesu geologikoak eta beste ezaugarri batzuk ikasiko ditugu. Azkenengo urteotan teknologiari esker oso ondo ezagutzen dugu gure planeta, baina tekonologia eta industri aurrerapenak arazo larria bihurtu ahal dira Lurrerako. Gure etxea da, eta bakarra, beraz, ezinbestekoa da ondo zaintzea. Lurrak dituen arazorik larrienak aztertuko ditugu, eta horrekin batera guk geuk hartu ahal ditugun neurriak arazo horiei konponbidea emateko.
Hasteko Lurra ikusiko dugu espazioan agertzen den moduan. Google Earth aplikazioarekin lotura hau erabiliz, hurrengo galderak komentatu gelan.
  • Lurra da gure planetaren izena, baina zer pentsatzen duzu, lur ala ur gehiago dagoela?
  • Mugitu Lurraren ingurutik sagua erabiliz. Ura eta lurra sakabanaturik daude ala multzo handiak osatzen agertzen dira?
  • Nola deitzen dira lur multzo handiak. Zeintzuk dira ezagutzen dituzunak? Kokatu mapan.
  • Nola deitzen dira ur-masa handiak? Zeintzuk dira ezagutzen dituzunak? Kokatu mapan.
  • Mugitu Lurra ezkerretik eskuinera eta alderantziz. Nola pentsatzen duzu mugitzen dela benetan? Zergatik?
  • Mugitu Lurra Iparretik Hegoaldera sagua erabiliz. Zer dira zuriz agertzen diren zatiak iparraldean eta hegoaldean?

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

  • Zer ikusten duzu animazio honetan?
  • Zein da Lurra horien artean?
  • Zeren inguruan mugitzen dira planetak?
  • Guztiek daramate abiadura berdina?
  • Zer gertatzen da bira osoa egiten denean?
http://recursos.cnice.mec.es/biosfera/alumno/4ESO/SituacionTierra/sistemasolar.htm
 
 
     
 
 
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
 
Lurra
 
     
   
     
   
     
   
     
  Lurraren aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra  
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
Sarrera 14