Lurra ez da esfera bete-betea. Goitik beherako ardatza, Ekuadoreko diametroa baino txikiagoa da. Beraz poloetan zapalduta dagoela esan genezake.
Duela 5.000 miloi urte lurra ez zen solidoa. Gasez osaturik zegoen eta ez zeukan formarik. Gas horiek solidifikatuz joan ziren gaur egun daukan forma lortu arte. Gas horien materialek, geruza desberdinak osatu zituzten lurrean (lurra, aire eta ura). Horrelaxe sortu ziren 3 geruzak:

  1. LITOSFERA: lurrez osaturik.
  2. HIDROSFERA: urez osaturik
  3. EGURATSA: airez osaturik.

Lurraren barnean ere, beste geruza batzuk aurkitu ahal ditugu. Hauexek dira barrutik kanpora izendatuta:

NUKLEOA:

  • Geruzarik sakonena da.
  • Bi zati ditu: barrukoa eta kanpokoa.
  • Burdina eta nikela dira bere osagairik nagusienak.

MANTUA:

  • Nukleoa biltzen du.
  • Magmaz osaturik dago (material urtuta).
  • Goiko mantua arrokatsua da.

LUR-AZALA:

  • Mantua biltzen du.
  • Barnetik geruza bat dauka.
  • Gainean kontinenteak eta ozeanoak ditu.
LITOSFERA izenaz ezagutzen duguna, lur-azalaz eta goiko mantuaz dago osaturik.   
Lurraren erliebea ez da finkoa. Etengabeko aldaketak jasaten ditu bere itxura aldatuz. Aldaketa horiek sortzen dituen prozesuaren arabera, sailkapen hau egin ahal dugu.
Barne-prozesu geologikoak
  • Tolesturak.
  • Failak.
Erliebea sortarazi eta aldatzen dute:
  • Sumendiak.
  • Lurrikarak edo seismoak.
Kanpo-prozesu geologikoak
Erliebea berdindu egiten dute, erosioaren, material garraioaren eta sedimentazioaren bidez:
  • Erosio termikoa
  • Haize erosioa
  • Uraren erosioa (euria, ibaiak, itsasoak).
  • Izaki bizidunen erosioa (landareak, animaliak, gizakia).
lurra 6
 
 
     
 
 
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
 
Lurra
 
     
   
     
   
     
   
     
  Lurraren aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra  
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
Sarrera 14