Barne prozesu geologikoak.
Dakizunez, lurreko mantu azala urtuta dago, beraz, litosferak bere gainean flotatzen duela esan genezake. Batzuetan barruko indarrak eta presioak oso haundiak dira eta mugimenduak sortzen dira lurreko litosferan. Hauexek dira garrantzitsuenak:
Tolesturak
Lur azalaren geruzak material bigunez osaturik badaude, bultzakada edo indar batekin, tolestu egiten dira, mendiak eta haranak sortuz. Lur azalaren geruzak material gogorrez osatuta badaude, bultzakada batekin apurtu egiten dira. Agertzen diren gora-beherak failak dira. Failak
Sumendiak
Lur azalaren haustura bat da, eta bertatik irteten dira kanpora, oso bero dagoen magmatik datozen material batzuk (errautsak, magma edo laba, ur lurruna, hidrogenoa). Lurrikarak edo seismoak
Lur azaleko blokeen mugimenduen ondorioz sortzen dira eta uhinak erdigunetik leku guztietara zabaltzen dira. Egin klik sumendi baten erupzioa eta sismografo baten funtzionamenduaren bideoak ikusteko.
Ikusi barne prozesu geologikoen animazioak.
Lurra 7
|
|||
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak |
|||
Lurra |
|||
Beste unitateak
|
|||
Gida didaktikoak
|
|||
Lurraren aurkibidea | |||
Aurkibide orokorra | |||