El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

Duela 4.600 milioi urte, gas eta hautsez osaturiko hodei batek eguzkia osatu zuen. Hodei haren beste zati batzuek planetak osatu zituzten.
Arroken erradioaktibitateak Lurra erre zuen. Burdina eta nikela erdira joan ziren eta Lurraren nukleoa osatu zuten. Lurraren kanpoaldean arroka urtuak flotatzen zuen.
Duela 4.000 milioi urte, lurrazala osatzen hasi zen. Hasieran plaketa solido batzuk ziren, arroka urtuaren gainean flotatzen.
Milioika urte behar izan zituen Lurrak bere azala handitzeko. Bitartean, sumendiek gas ugari bota zuten, eta ondorioz atmosfera sortu zen. Ur lurruna kondentsatu egin zen eta itsasoak osatu ziren.
Duela 3.500 milioi urte inguru, gure planetaren azala osaturik zegoen, baina kontinenteak oso bestelakoak ziren.Gaur egun ere kontinenteak etengabeko mugimenduan daude, lur barneko indarren eraginez
Kontinenteen jitoa
Goian irakurri duzunez, kontinenteak etengabeko mugimenduan daude. Ikusi ondoko animazioan nola joan diren aldatzen.
Ariketa
Bilatu interneten, eta aurkitzen duzuen informazioa zuen artean komentatu.
Duela milioika urte "superkontinente" bat zegoen. Hau apurtzen joan zenean, gaur egungo kontinenteak osatu ziren. Begiratu mapa mundia, edo erabili Google Earth kontinenteen arteko loturak aurkitzeko, hori da, puzzle batean piezak enkajatzen diren moduan kontinenteen arteko luturak bilatu.
Bilatu hasieran zeuden kontinenteen izenak.
Hasieran superkontinente bat baldin bazegoen, eta kontinenteak mugitzen jarraitzen badute, zer gertatuko da milioi bat urte barru?
Lurra 5
 
 
     
 
 
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
 
Lurra
 
     
   
     
   
     
   
     
  Lurraren aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra  
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
Sarrera 14