Irakurri testua eta erantzun galderak

Munduko zientzialariek Lurreko tenperaturari buruzko datuak jaso dituzte azken 100 urteetan. Era askotako datuak dira, noski, baina jasotako azkenek emaitza ikaragarriak adierazten dituzte:
Historiako 10 urterik beroenak azken 15 urteetan izan dira.
Dagoeneko, 1990.eko hamarkada 1980koa baino beroagoa izan da; hamarkadarik beroena 0,1 °C-ko diferentziaz. Estatu Batuetako zenbait lurraldetan 1,1-2,0 °C-ko tenperatura igoerak neurtu dira mende honetan. Testaketa fidagarriak egiten hasi zirenetik, XIX. mendearen bigarren erditik, lurrazalak 0,3-0,6 °C-ko igoera jasan du. Oso urte gutxira arte, ikertzaileak ez zeuden guztiz ziur tenperatura-aldaketa hauen arrazoiaz. Klima-aldaketa hau naturala den edota giza iharduerak eraginda ez zuten garbiro esaterik.
Zalantza horiek guztiak 1995eko udazkenean argitu ziren behingoz. Orduan zientzialariak eta Klima-Aldaketari buruzko Nazioarteko Batzordea (ingelesez Intergovernment Panel on Climate Change izenekoa, hau da, klimaren eboluzioaz arduratzen den erakunde garrantzitsuena) ordura arteko zalantza eta galdera argitzen hasi ziren. Elkarrekin landutako txostenak parerik gabeko adostasuna lortu zuen: 2.500 zientzialari, ekonomialari eta arrisku-analista baino gehiagoren ikuspuntuak bildu zituen.
Lehen aldiz inolako zalantzarik gabe azpimarratu zen gizakion eragina klima-aldaketan. Azken mendean izan dugun tenperatura-igoera eta horrexek eragin dituen fenomenoak naturalak izatea ez zela posible adierazi zuten orduan. Ebidentzia guztiek gizakiak beroketa globala azkartu egin duela nabarmen azaldu zen orduan.

Espero diren ondorioak

Zientzialariek ezin izan dute zehatz-mehatz adierazi zeintzuk izango diren beroketa honen ondorioak datorren mendean, baina zenbait puntutan bat datoz gehienak. Zenbait eredu klimatikok adierazten duenez, planetaren beroketa-erritmoa inoiz baino azkarragoa izango da datorren mendean.
Estimazio positiboenek erakusten dutenez, karbono(IV) oxidoaren kontzentrazioek industrializazio aurreko maila bikoizten badute, Lurrazalaren tenperaturak 1,0-3,5 °C arteko igoera izango du. Ikerketa hauek azaltzen dutenez, ez gaude balizko egoera horretatik oso urruti, CO2 maila 2050. urterako bikoiz dezakegula uste baita.
Beroketa izugarri honek ekar ditzakeen ondorioen artean ondokoak daude:
Giza osasunari kalteak
Baso, itsaso eta beste zenbait habitaten desorekak
Nekazaritza eta merkataritzaren haustura
Basamortuak hedatzea.
Poloetako izotz-geruzak urtzea, ondorioz itsasoaren maila 15-95 cm igoko litzatekeelarik
Ez-ohizko fenomeno atmosferiko ugari
Osasunerako Mundu-Erakundeak 1996an egindako erreportajean azaldu zuenez, aldaketa klimatikoak intsektuen bitartez transmititzen diren gaixotasunak (malaria, adibidez) areagotzea ekarriko luke. Ur-iturriak gutxiagotuko lirateke eta prezipitazioen erregimena aldatu; horrek guztiak ere uraren bidez kutsatzen diren gaixotasunak gehiago agertzea ekarriko luke. Horrez gain, tenperatura igotzean giza bizitzarentzat hilgarriak izan daitezkeen egoera klimatikoak sor litezke.

Irtenbideak:

Esandakotik erraz atera daiteke ondorio nagusi bat: giza iharduerak Lurra berotzen duten berotegi-gasen kontzentrazioa areagotu du. Lurra gehiegi berotzen bada, gizakion existentzia bera egongo da arriskuan. Guk sortu dugu arazoa eta, beraz, guri dagokigu konponbidea bilatzea. Guztiok, gobernuak eta hiritarrok, dugu zeregina.

Zer da berotze-globala?
Testua: http://aldaketaklimatikoa.blogspot.com
Egin klik ondoko irudian galderen fitxa eskuratzeko. Beti bezala, zure saioa ireki eta fitxa gorde, bete eta gero irakaslearekin partekatzeko.
 
 
     
 
 
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
 
Lurra
 
     
   
     
   
     
   
     
  Lurraren aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra  
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
Sarrera 14