Lurraren 5 gune klimatikoak
Orokorrean, Lurrean 5 gune klimatiko handi daudela esan dezakegu. Gune klimatiko hauek Ekuador eta Poloen distantziaren arabera bereizten dira.
Beroaldea (gune bat)

Ekuadorren alde bietan. Bi paraleloen artean dauden lurrak sartzen dira. Paraleloak hauexek dira:
Iparraldekoa: Kantzer
Hegoaldekoa: Kaprikornio

Epelaldea (2 gune)

Bi tropiko eta ploetako zirkuluen artean dauden lurrak sartzen dira gune hauetan.

Polaraldea (2 gune)

Poloetako zirkulutatik polo berbereraino dauden lurraldeetan.

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

Egin klik aurkezpenean, Lurreko gune klimatikoak ikusteko eta klimari buruzko bitxikeri batzuk irakurtzeko.
Kliman eragina duten faktoreak
Goian ikusi dugun klimen sailkapena oso orokorra da, baina dakizunez, klima asko aldatzen duleku batetik bestera. Euskal Herrian adibidez, 3 klima desberdinak daude. Klima faktore batzuen menpean dago, hauexek dira garrantzitsuenak:
Latitudea

Eguzkiaren argiak eta beroak lurreko toki guztietan intentsitate berdina ez dutenez, tenperaturak ekuadorretik poloetara jaitsi egiten direla esan daiteke.

Altitudea

Altitudea zenbat eta altuagoa izan, tenperatura hainbat eta baxuagoa, 160 metroko gradu bat.
Adibidez: Kanaria irletan hondartzan egon ahal da eta Teidera bagoaz elurra izan.

Itsasoarekiko urruntasuna

Itsasoko urak, lurrak baino denbora gehiago behar du, bai berotzeko bai hozteko, horregatik, kostaldeko lurreetan udak leunagoak eta neguak epelagoak izaten dira.
Klimak, bere elementuen bidez (tenperatura, presioa, haizeak, hezetasuna eta prezipitazioak) izakien bizimoduan eragin handia du.

Latitudearen eragina   Altitudearen eragina
     
Lurra 10  


 
 
     
 
 
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
 
Lurra
 
     
   
     
   
     
   
     
  Lurraren aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra  
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
Sarrera 14