Lurraren mugimenduak ikasteko, aurkezpen bat ikusiko dugu. Sakatu ondoko irudian aplikazioa abiatzeko.
Lurraren errotazioa: ardatzaren inklinazioa oso garrantzitsua da bizitzarako. Horrela ez balitz, urte osoan antzeko eguraldia egingo luke, eta ez lizateke urtarorik egongo.
Lurraren translazioa: ardatzaren inklinazioari esker, eguzki izpiek desberdin jotzen dute bi hemisferioetan posizioaren arabera. Honek urtaroak eta egun eta gauen iraupen desberdina eragiten ditu.
Translazio mugimendua

Lurra eguzkiaren inguruan mugitzen da. Egiten duen bideak ORBITA izena du. Orbita osoa betetzen ematen duen denborak URTE BETE izena du eta 365 egun, 6 ordu eta 9 minutuz osaturik dago. Denbora honetan 4 urtaro izaten dira: UDABERRIA, UDA, UDAZKENA eta NEGUA.

Lurra Mendebaldetik Ekialdera mugitzen da. Erreferentzia puntutzat 0º Meridianoa (ordu ardatza da) hartzen da; orduan, 0º Meridianoan eguerdiko 12ak direnean, 180º Meridianoan gaueko 12ak izango dira, eta egun berri bat hasten da orduan.

Egutegiko urteak 356 egun izan ohi dituenez, eta soberan dauden 6 ordu horiek batzearen ondorioz, lau urtetik behin, Otsailak 29 egun izaten ditu. Urte horri (366 egunez osatuta) BISURTE deritzo.

Ordu banaketa

Lurraren errotazioa dela eta, ordu desberdina izango da momentu bakoitzean leku desberdinetan. Behean dagoen mapan, ordu banaketa ikusi ahal duzu. Hasiera bezala, Greenwich meridianoa hartu zen ordu zeroa ezartzeko. Meridiano honetatik, eskuinera (Ekialdera) mugitzen bagara, ordu bat beranduago izango da. Ezkerrera (Mendebaldera) mugitzen bagara, ordu bat gutxiago izango da.

Irudia:http://museovirtual.csic.es
Irudia:http://recursostic.educacion.es/bancoimagenes
Lurra 4
Ariketa
Klik egin ondoko irudian fitxa Google Docs-en irekitzeko. Ireki eta gero zure saioan sartu eta gorde. Eginda duzunean irakaslearekin partekatu berak zuzentzeko.
 
 
     
 
 
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
 
Lurra
 
     
   
     
   
     
   
     
  Lurraren aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra  
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
Sarrera 14