Kontinenteak
Kontinenteak ozeanoak banatzen dituzten lursail handiak dira. Kontinenteen sailkapen ezberdin batzuk daude: 5 kontinente, 5 gehi Antartika, 6 kontinente... guk 6 kontinenteen sailkapena ikusiko dugu, handienetik txikienera honela ordenatuz: Asia, Amerika, Afrika, Antartika, Europa eta Ozeania. Kontinenteak ez daude era berdinean banaturik lurrazalean. Iparraldeko hemisferioan %40,4 betetzen dute, hegoaldeko hemisferioan berriz, %14,4. Ozeanoak
Lurraren edozein irudi ikusten baduzu, konturatuko zara, urak zatirik handiena betetzen duela. irudi horietan ikusten duzun ur-masa zabala, 4 ozeanoz osaturik dago: ozeano Barea, Atlantikoa, Indiakoa eta Artikoa. Ozeanoek Lurreko azalaren % 71a osatzen dute. Ariketa
Narraz eraman itzazu kontinente eta ozeanoak dagozkien lekura.
Kontinente eta ozeanoen datuak
Beheko aurkezpenean kontinente eta ozeanoen datuen taulak dituzu. Mugitu sagua iezkerreko zutabe gainetik datu gehiago jasotzeko.
|
|||
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak |
|||
Lurra |
|||
Beste unitateak
|
|||
Gida didaktikoak
|
|||
Lurraren aurkibidea | |||
Aurkibide orokorra | |||