Atmosfera Kontinenteen eta ozeanoen gainean LURRA biltzen duen AIRE-MASA da eta izaki bizidunentzat beharrezko diren gasen nahasketak osatzen du. (oxigenoa % 21, nitrogenoa % 70). Gorantza igotzen garen neurrian airearen dentsitatea txikiagoa da eta guztiz desagertzen da 800 Km-tara gutxi gorabehera. Hor, atmosfera amaitzen da, espazio hutsa hasiz. Atmosferak eguzkiko izpi kaltegarrietatik babesten gaitu
Hauexek dira atmosfera osatzen duten geruzak: Troposfera
Lurraren gainazalarekin mugan dagoen geruza da Hemen hodei gehienak, haizea, eta bestelako fenomeno meteorologikoak gertatzen dira. Estratosfera
Ozono daukan geruza da. Ezinbestekoa da lurreko bizitzarako. Ozonoak eguzkiko izpi ultramore kaltegarriak xurgatzen ditu. Mesosfera
Geruza hau askoz hotzagoa da. Hemengo gasak elektrizitatez kargatuta daude, eguzkiaren erradiazioaren ondorioz. Termosfera
Eguratsa eta espazio hutsaren arteko muga da. Eztabaidatu zuen artean
Beharbada, espazioko pelikulak gustatzen zaizkizu edo batzuetan ikusi dituzu. Eman zure iritzia edo bilatu interneten, gelan gai honi buruzko eztabaida sortzeko galdera hauei erantzuna emanez.
Esperimentua
Deskargatu fitxa esperimentua egiteko. Aztertu esperimentuan egiten diren pauso guztiak galdereei erantzun zuzena emateko. (Beti bezala, dokumentua ireki eta gero, zure saioan sartu eta fitxa gorde. Fitxa bete eta gero irakaslearekin partekatu.
|
|||
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak |
|||
Lurra |
|||
Beste unitateak
|
|||
Gida didaktikoak
|
|||
Lurraren aurkibidea | |||
Aurkibide orokorra | |||