Lurra 2
Eskala ariketak
Egin klik ondoko irudian eskala ariketa fitxa bat eskuratzeko eta burutzeko.

Ziur aski "barku jokoa" ezagutzen duzu. Marra itzazu lerro horizontal eta bertikalak elkarrekin gurutzatuz. Lerro bertikalen gainean jar itzazu hizki batzuk eta horizontalen ezkerrean zenbakiak. Horrela, karratu bakoitzean zenbaki eta hizki batez, untzi bat ondo mugatuta izango dugu.

Gizakiek ere antzeko sistema sortu dute Lur gaineko edozein puntu lekutzeko. Horretarako Lurrean ere, irudimenezko lerroak marratu dituzte, elkarrekin gurutzatuz: batzuk bertikalak eta besteak horizontalak: paraleloak eta meridianoak.

Non gaude?
Paraleloak

Paraleloak Lurra gerriko edo uztai batek bezala inguratzen duten irudimenezko lerroak dira. Denek ez dute luzera bera, noski. Erdi-erdian dagoena izango da handiena eta poloetara hurbiltzen joaten garen neurrian, txikiagoak izango dira.

Paralelo handiena Ekuador da, honek Lurra bi hemisferiotan banatzen du: Ipar hemisferioa eta  Hego hemisferioa.

Meridianoak

Meridianoak poloetatik pasatzen diren irudimenezko lerroak dira, guztiek neurri bera daukate.

Neurketarako garrantzitsuena 0º meridianoa da. Greenwich meridianoa ere deitzen zaio, hiri ingeles horretatik pasatzen delako.
Meridiano honetatik ekialdera edo mendebaldera zenbat gradu aldentzen diren, horrela zehazten dira leku guztiak.

Egin klik ondoko irudian paralelo eta meridianoen azalpena ikusteko.
 
 
     
 
 
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
 
Lurra
 
     
   
     
   
     
   
     
  Lurraren aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra  
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
Sarrera 14