Lurra lur-globoen eta mapen bidez adierazten da.

Mapak honako sailkapen baten bidez taldeka   ditzakegu:

  • Irudikatzen duten gainazalaren arabera: mapa-mundia edo planisferioa, kontinentearra, naziokoa, eskualdekoa, bizilekukoa…
  • Ematen diguten informazioaren arabera: fisikoak (erliebearen, ibaien eta kostaldearen ezaugarriak adierazten dituzte); politikoak (mugak, kapitalak,…). ekonomikoak (nekazaritzari, abeltzantzari edota industriari buruzko informazioa ematen digute); historikoak (iraganeko gertakariak adierazten dituzte), ...

Atlasa: mapen bilduma bat da.

Lur globoak edo lur-esferak:
Lurraren gainazalaren irudikapen esferiko zehatzak dira, lurrak berak ere esfera forma baitu.
Mapak:
Lurraren gainazalaren irudikapen planoak dira.
Beheko laukian mapa batzuk dituzu. Egin klik bakoitzaren gainean handiago ikusteko. Eztabaidatu zuen artean zein motatako mapak diren egin ditugun bi sailkapenen arabera. Fitxa inprimatu eta gero, idatzi azpian mapa bakoitzaren mota.
Gaur egun teknologi berriei esker, beste motatako mapak erabiltzen ditugu: interaktiboak, animatuak, askotan erabili dituzun Google Maps... Klik egin beheko botoietan adibideak ikusteko.
Mapa animatua
Mapa interaktiboak
Google maps

Kartografia mapak edota karta geografikoak egiteaz arduratzen den zientzia da. Kartografoek mapak egiten dituzte.

Lurraren gainazala mapetan irudikatzeko, kartografoek eskala erabiltzen dute.

Eskala:  mapako distantzia errealitateko distantziarekin erlazionatzen du.

Honela adierazten da: 1 / 10.000 edo 1:10.000

Horrek mapako cm bat errealitatean 10.000 cm direla adierazten du.

Eskala

Beraz, 2 puntuen arteko benetako distantzia jakiteko, puntu horien arteko mapan dagoen distantzia neurtuko dugu, eta eskalarekin biderkatu.

Benetako distantzia = mapako distantzia X eskala.

Sakatu alboko irudian eskala ariketa egiteko.

 

 

Lurra 1

Egin eskala ariketa

 
 
     
 
 
     
 
Lehen Hezkuntzarako unitate didaktikoak
 
   
 
Lurra
 
     
   
     
   
     
   
     
  Lurraren aurkibidea  
     
  Aurkibide orokorra  
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
Sarrera 14